CORPUS CHRISTI JAIA
Duela urte batzuk, herri eta hiri askotan ospatzen zuten Corpus Christi
jaia. Pazko-igandetik hirurogei egun igarota, meza, erromeria eta
prozesio handiak egiten zituzten.
Egun horretan, urtean jaunartzea egindako neska-mutilak beren
jaunartze-arropa dotoreak berriro jantzi, eta prozesioan ateratzen ziren.
Basaurin, San Migelen ospatzen zuten Corpus-a, eta oso ospe handikoa
zen. Hainbat egunetan dantzaldia egoten zen plazan, eta baita Udal
Banda, danbolin-joleak eta korroak ere.