KULTUR ETXEA
San Migeleko Kultur Etxeko eraikina oso antzinakoa da, XVIII. mende
bukaerakoa, hain zuzen. Hasiera batean, eskola eta maisu-maistren
bizileku izateko eraiki zuten.
Gero, eraikinak eskola izateari utzi zion, 1936an Sofia Taramona
Ikastetxe berria eraiki zutenean. Eta, antzinako eskolan, biltegia, taberna
eta etxebizitza egon ziren.
1969tik aurrera, duela 50 urte, beheko solairua liburutegi gisa erabiltzen
hasi ziren. Basauriko lehen udal liburutegia jarri zen martxan!
Hantxe egon zen, eraikina berritu behar izan zuten arte; izan ere, oso
egoera kaskarrean zegoen. Lanek iraun zuten bitartean, liburutegia
Etxepare kaleko beste udal lokal batera eraman zuten.
Eta 1990. urtean inauguratu zuten egun denok ezagutzen dugun Kultur
Etxe dotorea; harez geroztik, hortxe dugu liburutegia, Kultur Etxeko
azken solairuan.