Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 32

HARRASKA Erraza da gaur egun arropa garbitzea, etxe guztietan garbigailuak baitauzkagu. Baina, aspaldi, etxeek ez zeukaten urik, eta iturrietara joan behar izaten zuten ur bila eta arropa garbitzera. Hartara, garbileku edo harrasketara joaten ziren emakumeak familiaren arropa, edo, diruaren truke, beste batzuen arropa garbitzera. Lan gogorra egiten zuten, baina, aldi berean, solasean aritzeko aukera izaten zuten. Basaurik lau garbileku zituen: bi, San Migelen, beste bat Kaleron eta beste bat udaletxean. Hernán Cortés auzuneko umeek hauxe kantatzen zuten: «San Miguel tiene tres cosas que no tiene el mundo entero. Tiene parque, estatua y la campa del lavadero». Ondo pasatzen zuten, ezta? Dena dela, aurreko mendeko 70eko hamarkadan desagertu egin ziren garbilekuak: jada ez ziren beharrezkoak, ez zituzten erabiltzen. Pinceles parkean iturri eta plaka bat utzi dituzte oroigarri gisa; hantxe azaltzen dute zer ziren eta zertarako erabiltzen zituzten garbilekuek. Ikusi al dituzu?