Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 30

INDARTSU «Indartsu» txistu-, dantza-, futbol- eta mendi-taldeak sortu zituzten 1957 eta 1958an. A zer mugimendua! Izena garai hartako San Migeleko parrokoak, Martin Sagastik, ipini zien. 1957ko San Migeleko jaietan aurkeztu zuten ofizialki dantza-taldea. Euskal kultura eta tradizioak bultzatu nahi zituzten orduko erromerietan, prozesioetan eta festetan. Txapelketetan ere parte hartzen zuten, eta taldean emakumeak eta gizonak zeuden, umeak eta helduak. Hilabete batzuk lehenago sortua zuten txistu-taldea. 1958an, berriz, futbol-taldea abiarazi zuten. 1959ko urriaren 4an egin zuten aurkezpen ofiziala Basconiaren kontra, La Huerta izeneko zelai batean, Ibarren. Geroago, 1978an, Compañía Echevarriak hartu zuen lursail hori, eta futbol-zelaia desagertu zen.