Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 24

SAN MIGELEKO ELIZA 1510ean Basauriko San Migel Arrigorriagatik independizatu zen. Auzokoek euren eliza nahi zuten, eta Erromanikoko baseliza txiki bat zegoen lekua aprobetxatu zuten, XVI. mende hasieran gaurko eliza eraikitzeko. Oso eliza xumea altxatu zuten, auzokoek diru askorik ez zutelako, baina XVIII. mendean osatu egin zuten. Kanpandorrea eta arkupe bi ipini zituzten (hantxe biltzen ziren udal ordezkariak eta auzokoak). Horrelaxe ikusten dugu gaur egun ere. 2005ean eraberritu zuten azkenekoz. Iparraldeko arkupean kristal bat ipini zuten errekarrizko zoladura babesteko. Dotore-dotore dago, ikusi duzu?