Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 22

ELIZAKO KANPAIAK Dilin-dalan! Alerta! Antzinean elizetako kanpaiak erabiltzen zituzten jendea abisatzeko. Bazenekien? Mezatara joateko deia egiten zuten, edota auzo- batzarretarakoa… Suteak edo etsaien inbasioak egonez gero ere, jo egiten zituzten. San Migeleko elizako kanpaiak ere erabili dira kontu horietarako. Espainiako Gerra Zibilean, adibidez, jotzen zituzten hegazkin etsaiek bonbardatzen zutenean. Halaxe egitea erabaki zuen Udalak 1937an, San Migel urrun zegoelako Basauritik eta herritarrek ezin zutelako entzun La Baskoniako sirenak jotzen zuen abisua. Horretaz gain, elizako dorrea moldatu egin zuten, abiazio erasoaldia egonez gero 60 pertsona babestu ahal izateko han. Gaur egun, XIX. mendeko lau kanpai gordetzen dira.