Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 20

"LAS CASAS BARATAS" Bai izen bitxia, ezta? XX. mende hasieran langileentzako «etxe merke» asko eraiki zituzten. Basaurin, San Migelen egin zituzten. 1924an lehenengo harria ipini zuten eta harekin batera garai hartako egunkari batzuk eta txanponak sartu zituzten. Hori bai hori, denboran bidaiatzea! 1925eko Gabon egunean inauguratu zituzten. Ospatzeko, erromeria eta guzti egin zuten! Familia bakarreko 32 etxe egin zituzten, Elexalde kooperatibako bazkideentzat. Kooperatiba hura «La Baskonia» eta «Papelera Española»ko langilez osatua zegoen. Ahalegin handia egin behar izan zuten euren etxebizitza lortzeko: garaiko 2.000 pezeta ordaindu behar izan zuten (harrigarria! Gaur egun, 12,02 euro baino ez dira!), eta, gainera, etxeak eraikitzen ere lan egin behar izan zuten. Jose Taramonak, Sofia Taramonaren aitak (eskolari izena ematen dionaren aitak, hain zuzen ere), etxe aurreko lursailak alokatu zizkien kooperatibakoei diru gutxiren truke, ortuak ipintzeko.