Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 2

¡URTEBETETXEA DAUKAGU! ¡Aurten ospakizun berezia dugu! Ekainaren 12an San Migeleko liburutegiak 50 urte beteko ditu! Ezetz jakin! Agian zure gurasoak baino zaharragoa da. Txikitan hara joaten omen ziren irakurtzera. Galdetu ea ezagutu zuten. San Migelek zorte handia izan zuen, Basauriko lehenengo udal liburutegia eduki zuen eta! Kultur Etxean egon da ia beti. Hasieran beheko solairuan, gaur egun ludoteka dagoen lekuan, eta 1990etik aurrera hirugarren solairuan. Ospakizuna dela eta, San Migeleko antzinako eta gaur eguneko gauza bitxiak kontatuko dizkizugu.