Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 18

LEGOA HARRIA Zer demontre da hori? Zer da legoa harria? Errepideetan bide-seinaleak daude, jakiteko zenbat kilometro falta diren herri edo hiri batera heltzeko. Bada, legoa harriak informazio bera ematen digu, legoatan. Antzina erabiltzen zen neurria da legoa: gutxi gorabehera, 5,5 kilometro. Pertsona batek, oinez edo zelaberez, ordubetez egin ahal duen distantzia adierazten du. Basaurin, 1775ean, legoa harri bat zegoen; Bilbora heltzeko legoa bat falta zela adierazten zuen. Denbora luzez desagertua egon zen, obra batean aurkitu zuten arte. San Migeleko elizan gordeta eduki zuten, eta, orain dela 20 urte, 1999an, jatorrizko lekuan ipini zuten berriro. Gernika kalean topa dezakezue, 6 eta 7 zenbakien artean. Handik zihoan Errege Bidea, Pancorbotik Bilbora zihoana, Urduñatik pasatuta. Horrek esan nahi du Basauri garai hartako igarobide garrantzitsu batean zegoela!