Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 16

FINAGAKO JAIA ETA ERROMERIA Orain dela 26 urte izaten da, maiatzean, Finagako San Martinen errogatiba-jaia. Meza egoten da eta ortuak bedeinkatzen dituzte, uzta ona izateko. Dantzak ere badaude, eta bazkaria. Nahi baduzu, ogia, euskal-pastela, gazta… erosi ahal dituzu, eta nagusiek sagardoa eta txakolina ere bai. Animatu eta zoaz ezagutzera! Eta, gogoa badaukazu, azaroaren 11n, San Martin eguneko erromeriara joan ahal zara. Auzokoek santuaren irudia (oso zaharra, XVII. mendekoa) ateratzen dute hurbileko baserri batetik elizaraino.