"EL RUSO"
«Tximinoen parkean» (Zuberoa parkea) jolasten ibili zara? Bada, seguru
ikusi dituzula Heidi eta Pedroren pinturak. 70eko hamarkadan egin zituen
Manuel Balsa «el ruso»k. Horrela deitzen zioten, gerra garaian Errusiara
joan ziren umeetako bat izan zelako.
Handik etorri zenean (1957), Basaurin bizi izan zen eta Bilboko
Berreginen Museoan ibili zen pintura eta marrazketa irakasle. Ezagutzen
duzu museo hori? Familiarekin edo lagunekin joateko leku interesgarria
da. Bere weba kontsultatu.
Urteak aurrera joan ahala asko hondatu dira Heidi eta Pedroren pinturak.
2018an berregin eta babestu egin zituzten, denbora gehiago irauteko eta
San Migeleko neska-mutil askok ezagutu ahal izateko. Zain ditzagun
denon artean!
Manuel Balsa 2010ean hil zen, baina orain 11 urte dago martxan Manuel
Balsa aire zabaleko akuarela-lehiaketa, haren omenez. Neska-mutilek
ere parte hartu ahal dute. Pintatzea gustatzen bazaizu, aurtengo
deialdiari buruzko informazioa lortu ahal duzu Berreginen Museoan.
Animatu!!!