Haurrak / Infantil 50 urte txikis | Page 12

TABERNA NAGUSIA Izugarri polita dago gaurko Taberna Nagusia. Bada, 1859ko maiatzaren 6an (orain 160 urte), su hartu zuen eta berreraiki behar izan zuten. Taberna Nagusiko lehen berria 1745ekoa da, bai zaharra! Harrezkero, hainbat bider berreraiki dute, eta udaletxe, taberna eta kartzela ere izan da. XX. mende hasieran, baina, asko hazi zen Arizgoiti auzoa, eta erabaki zuten udaletxea gune hartara eramatea. Beraz, 1913tik, Basauriko udaletxea Arizgoitin dago, eta ez San Migelen. Udaletxe berria egiteko, Taberna Nagusiko material batzuk erabili zituzten.