INDUSTRIARI MONUMENTUA
Ohartu zara inoiz monumentu txiki horrekin? 1976ko maiatzaren
1ean jarri zuten, Lapurdi eta Garbileku kaleen artean.
Garaiko 800 pezeta gastatu zituzten, gaur egungo 4,8 euro.
Orain, diru gutxi dela ematen du, baina, garai hartan, asko zen.
Auzokoek diru guztia ipini zuten! Agian zure familian akordatuko
dira oraindik!
Piramide itxura du, eta aldeetan langileen siluetak daude:
meatzari bat, forjari bat eta nekazari bat. Bizkaiko langileen
omenez egin zuten.