Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 5

50. urteurrena

5

Prentsaurrekoa

Olabide Ikastolaren historia biltzen duen liburuan aurkezpena eta 50. urteurren aren balantzea.

Aurreko ekainaren 5an prentsaurrekoa eskeini genuen. Olabide Ikastolak, “hego haizea dabil” Olabide Ikastolaren historia bizia Gasteizen (1963 - 2013), liburua aurkeztuko zuelakoan ekainaren 5ean. Liburuak 1963an Olabide Ikastola sortu zenetik gaur arteko 50 urteen historia biltzen du.

Miel Anjel Elustondo kazetariak egin du ikerketa eta idazketa lana. 5 hilabete iraun duen lanketan hainbat elkarrizketa egin ditu, Andoni Perez Cuadrado, Izaskun Arrue, Isabel Iturbe, Pedro Elosegi, Eneko Oregi, Jose Ramon Berzosa…. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak lagundu du liburuaren argitalpenean.

Liburuaren aurkezpenaz gain, ikastolako haurrei eta gaztetxoei zuzenduta egin den komikia ere aurkeztu zen.

Ekitaldian hitza hartu zuten Eneko Uriarte Olabide Ikastolako Artezkaritza Batzordeko presidenteak, Iñaki Zubeldia zuzendariak, Miel Anjel Elustondo liburuaren autoreak. Arabako Foru Aldundiko Kultura sailetik, bestalde, Carmen Gutierrez zuzendaria eta Jokin Larrañaga izan ziren prentsaurrean.

Ekitaldi honetan Olabide Ikastolaren 50. Urteurrena dela eta ikasturte osoan egin diren ekitaldien eta gauzatu diren egitasmoen ondorioak ere eskaini ziren. Izan ere, liburuaren aurkezpenarekin eta hurrengo asteburuko Olabide Ikastolaren Egunarekin (ekainak 7 eta 8) emango zitzaielakoan amaiera 50. urteurrenaren inguruko ospakizunei.