Gure Gauzak 2014ko ekaina | Page 2

Aurkezpena

2

Belen Ibaibarriagaren bertsoak

Gure Gauzak 53. ale honetan, urtarrilatik hona gertatutakorik garrantzitsuenak bildu ditugu.

AURKIBIDEA

Aurkezpena ............................................................2

Belen Ibaibarriagaren bertsoak..........................2

50. urteurrena........................................................3

HH-LH.......................................................................8

DBH-BATX..............................................................12

Argazkiak...............................................................16

Kirol Elkartea........................................................18

Kultur Elkartea.....................................................20

PISA ebaluazioa eta Ebaluazio Diagnostikoa22

Ikasleak..................................................................24

Hirurogeiko hamarkada zen

abenduaren 4ean.

Talde txiki bat ausart ta indartsu

euskara salba nahiean.

Oztopo ugari gainditu behar

eguneroko lanean.

Ahalegin aunitz, kementsu beti

ixkutuan, ilunean.

Mende erdi hontan lortutakoa

euskal identitatea.

Ordun hazia erein zen eta

fruituak dira agerian.

Araba mailan izen ozena

Olabide aipatzean.

Kultura ondare gorena duela

frogatu du beti nonnahi.

Urtero ehunka tesi eginez

euskarak tinko dihardu.

Nola ikusi etorkizuna

hogeita bost urte barru?

Itxaropena, grina eta ardura

jokoan guk asko dugu.

Espazio euskaldun berriak sortu

ta bultzatu nahi ditugu.

Ingeneritzan, informatikan

euskarak badu tartea.

Hizkuntza joan da eginez baina

bide luze bat jokoan.

Lortutakoa asko izanik,

erronka bat betetzear:

Gure bizitzan, kale ta herrietan

euskaraz gu mintzatzea.

Abenduaren 4an langileen abesbatzak abestu zituen.