DBH - BATX
Frantziako elkartrukea
Apirilaren 5etik 12ra Angulemara joan ginen. Lehenengo egunean, ikastetxea bisitatu eta klaseetan ekintzak egin genituen.
Hurrengo egunetan, ekintza ugari egin genituen ; Cognac hiria bisitatu genuen, Otard destileria, François I gaztelua, Arte Ederren museoa ... Honez gain, Letuffe txokolateriaren bisita zein tailerra egin genuen eta Fleurac gaztelua ere ikusi genuen.
Nola ez, Angoulêmeko alde zaharrean paseo bat egin genuen, Arte Ederren museoa ezagutu eta charantais tailerra egin genuen patrimonioa ezagutzeko. Udaletxean, harrera izan genuen.
Familiak oso atseginak izan dira eta beraiekin ere momentu ederrak pasa ditugu.
Bukatzeko, Futuroscope de Poitiersera joan ginen, hurrengo goizean quartier Saint-Cybard eta BD eta Paperaren museoen bisita arratsaldean . Soyaux auzoan, kirol ekintzak izan genituen eta larunbatean, apirilak 12, Gasteizera itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!
Lehendik ere Frantziarrak gurekin egon ziren, martxoren 29tik apirileren 5ra
Lehenengo egunean Ikastolan ongietorria egin genien, ikastola erakutsi eta eskola eguna egin genuen. Balea E.H. hitzaldia J.L.Elordi izan genuen.
Txangoak ere egin genituen; Salburuako hezeguneak bisita gidatua, Gasteizko Udaletxea eta Lege Biltzarra, Katedrala… MIKO lantegia, Bilboko Guggemheim eta Bizkaiko Zubia, Donostiako Zientzia museoa bidaia itsasontziz eta guzti!
ESKERRIK ASKO GUZTIEI!
14