Gure Gauzak 2014ko abendua | Page 18

18

KIROL ELKARTEA

LOGROÑO

Aurten ere, urteroko legez, Kirol Elkarteko Saskibaloi eta Futbol talde guztiak Logroñon hasi dute beraien denboraldia.

Egonaldia bi egunetakoa izan zen eta oso esperientzia positiboa izan zen bai kirolari eta bai begiraleentzat.

Pasatu genien asebetetze inkestetan ikusi genuenarekin guztiak etorri ziren datorren urtean errepikatzeko asmoz.

BASABIDEA

Ikasturte honetan, Basabidea ekintza berreskuratu dugu, ez dago izena eman beharrik, irteera bakoitza baino 10 bat egun aurretik jasoko duzue informazioa eta ondo badatorkizue, animatu!

Hemen daukazue basabideako agenda:

DATAPLANA

- Urriak 26Anboto (Urkiolatik)

- Azaroak 30Toloño (Bastidatik)

- Abenduak 20/21Urgatzi (Ikastolatik)

- Urtarrilak 25Gorbea (Zaratetik)

- Otsailak 22Urederra (Bakedanotik)

- Martxoak 22Santiagomendi - Nerbioi ibaiaren jauzia (Untzagatik)

- Maiatzak 24Flyscharen ibilbidea

- Ekainak 28Aizkorri (Arantzazutik)

URTEKO EKINTZEN PLANA

Aurtengo ekintza bereziak ondorengoak izango dira:

- Iraila: Aurredenboraldiko irteerak Logroñora

- Abenduak 22-23-29-30: Gabonetako Kanpusa (LH1-DBH2)

- Martxoak 11: World Cafea (Irekita guztiontzat)

- Apirilak 2-3-4-5: ASTE SANTUKO irteera (LH6(*)-DBH2-DBH4)

- Ekainak 6: Kirol Eguna

*Parte hartzaile eta baimenen menpean egongo da maila honetako irteera.

Ekintza hauetaz gain, hilabetean behin, BASABIDEAko irteerak egingo dira.