Gure Gauzak 2014ko abendua | Page 13

DBH - BATX

DBH2 LEKEITION

Ikasturte hasieran DBH2ko ikasleek euskararen erabilera indartzeko aukera ezin hobea izan zuten Lekeitioko Trinkete aterpetxean.

Argazki gehiago

13

Irailaren 29an , DBH2 ko A eta E klaseak Lekeitioko Trinkete aterpetxera joan ginen 3 egun pasatzera.Lehenengo egunean arratsaldean, mendi ibilaldi bat egin genuen,oso gogorra izan zen ;izan ere, bero handia egin zuen eta mendia oso altua zen .Afaldu ondoren, gaubela egin genuen eta 10:30ean gutxi gorabehera ohera joan ginen.Hurrengo egunean,arraun egitera joan ginen eta Santa Katalinako itsas-argiko bisita egin genuen eta noski azkeneko gaubelan disko festa zoragarria eduki genuen,guk gustuko ditugun abestiekin.Gau hartan, lo gutxi egin genuen,hitz egiten egon ginelako.Asteazkenean maleta egin eta pisten jokoa egin genuen herri osotik, gero maletak hartu eta pena handiz Lekeitiori agur esan genion.Hurrengo egunean klasea geneukan ;ondorioz, oso triste geunden .

Esperientzia bikaina eta dibertigarria izan zen.Taldeko giroa hobetzeko oso baliagarria izan zen,gure artean gehiago ezagutu ginelako eta konfiantza gehiago hartu genuen gure artean.Ekintza entretenigarriak izan ziren, gure jakin mina piztu zen, bestela oso aspertuta egongo ginelako eta ez genuke ezer aprobetxatuko.Arrantzako informazio oso aipagarriak ikasi genituen eta oso interesgarria izan ziren ;izan ere, ni Lekeitiora joan aurretik ez nekien ezer arrantzari buruz eta txango honekin asko ikasi nuen:arrantza mota,arraina nola saltzen zen…eta euskara gehiago erabili nuen!

Dudarik gabe, Lekeitioko txangoa hoberena izan da!!! 1 2 3 arraun!

Zuriñe Ochoa 2014-11-26.