50. urteurrena
6
Ezin genuen “hasi” hobeto gure 50. urteurrena! Printzipal antzokia gainezka egin zuen, taularatu ziren artista ugari eta diziplina ezberdinetakoak izateaz gain maila altua eman zuten eta guztiok primeran pasa genuen.
Hortaz gain, erakunde publiko guztietako ordezkariak izan genituen gurekin. Ez da batere ohikoa horrelako ospakizunetan guztiak agertzea.
Denok jabetu dira Araban sortutako lehenengo ikastolaren garrantziaz eta duen onarpen zabalaz, eta gurekin izan genituen besteak beste Gasteizko Alkatea, Foru Diputatu nagusia, Arabako Batzar Nagusiko Presidentea, Legebiltzarreko Presidentea, Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.
Eta hedabideetan eman zaion tratamendua ezin hobea dela iruditzen zait ere. Ospakizuna hasi aurretik egunean bertan eta hurrengoetan oso interesatuak ikusi ditugu hedabide ezberdinak gure 50. urteurrenaren ospakizunarekin. Hau ere ez da batere ohikoa eta adierazten du lana ere bikain egin dela arlo honetan eta era berean, ekitaldia prestatzen, gure hezkuntza komunitatean zabaltzen, eta erakunde ordezkariekin! Guztioi, zorionik beroenak eta nire esker ona adierazi nahi dizuet egindako guztiagatik. Lan izugarria egin duzue, ederra eta bikaina. Horrela adierazi didate hainbat eta hainbat pertsona, pertsonalki asko eta beste batzuk mezu, idatzi eta korreoz.
Halere, beti daude gauzak hobetzeko eta alde horretatik ondorioak sufritu dutenei barkamena eskatu nahi diet. Nahi genuen dena ondo egin, guztiak kontent utzi, baina nahiz eta maila altua eman, ez dugu %100ean asmatu. Hor daude apirilaren 11n Ikasleekin egin behar dugun ospakizuna eta ekainaren 7-8an urteurrenari amaiera emateko ekitaldien aukerak, akats horiek zuzentzeko eta denok pozik bukatzeko.
Hala izan dadila eta esandakoa,
BIHOTZ-BIHOTZEZ, ZORIONAK GUZTIOI!!
Iñaki Zubeldia Telletxea
Zuzendari nagusia
ABENDUAREN 4aren EKITALDIA