Febrero 2020 Berberana Febrero 2020 271 | Page 20

20 | berberana | febrero de 2020 Urte berria hastearekin batera, Euskara Zerbitzuak ilusioz eta gogoz heltzen dio aurrean duenari. Sail honen zeregin nagusia, euskaraz bizitzeko aukera bermatzea da horrela nahi duenari. Horretarako, eskura dauden baliabideak hobeto aprobetxatu behar dira; esfortzuak, indarrak norabide berean eta sinkronizatuz egin; eta sortu daitezkeen behar berrien aurrean, lehen bait lehen behar bezalako erantzuna emateko gaitasuna eduki behar da. Euskarak zuek guztion babesa eta parte-hartzea behar du. !!! E US KA RA R E N O R R IA Euskara Zerbitzuaren - 2020 Urterako Ibilbide Orria 0 Kuadrilla, Urkidetza eta Udaletako EUSKARAREN ERABILERA PLANAK: sortu eta modu eraginkorrean inplementatu. 1 EUSKARALDIA 2020: jada, Herri Batzordeak osatuta eta aurreneko Formazio Saioak martxan. 2 LANGILE EUSKALDUNEN ZERRENDA: eguneratu, osatu eta zabaldu 3 EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA deitu hurrengorako: beharrak, lehentasunak eta proiektu berriak ezarri. 4 www.euskaramaitedut.eus ataria berriz ere martxan jarri. 5 2020ko AFAren DIRULAGUNTZAK jakitera eman eta eskatu. 6 Eskuarteko proiektuei: MINTZALAGUNA, GURASOLAGUNA, KALEAN BIZI-BIZI, ARABAKO ERRIOXAN BAI, GAZTEEN EUSKARA BATZORDEAK, UDAKO TXOKOAK…. indarberritzeko bultzada eta jarraipena egin. 7 EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: Bastidan, ekainean. 8 EUSKALDUNTZE ikastaro berriak babestu. 9 Dinamika berriak ????? Honez gain, itzulpen zerbitzua, informazio zerbitzua eta, gainontzeko sailekin koordinazio zerbitzua eskaintzen zaizkizu. Edozein argibide gehiagorako: Euskara Zerbitzua. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla. Gasteizerako Errepidea, 2. 01300 Laguardia. 945 600252. [email protected]