AIARALDEA.EUS // 2016ko URTARRILA · 1º ZBKIA // ETXAURRENFIVE
“Beti gustatu izan zaizkit
matematikak”
Ainhoa Calvo Basaurin bizi da eta 42 urte ditu. Etxaurren Ikastolan
matematika irakasten du. Eta ikastola hau asko gustatzen zaio. Gauza asko ikasi ditu.
13
Zertan lan egiten duzu?
Gazte hasi nintzen lanean, ikasten
ari nintzen bitartean: azafata, musika
tresnen saltzailea, AEKn urte batzuk
eman nituen.
Handik orain dela bi urte arte Hezkuntzan orientatzaile bezala lan egin
dut. Azken bi urtetan matematika
irakasten ari naiz.
Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?
Ez.
Non ikasi zenuen?
Leku askotan egon naiz. Txikitan
mojekin ikasi nuen. Gero unibertsitate publiko eta pribatuetan.
Ondo pasa zenuen ikastetxe horretan?
Nire lehenengo ikastetxean lorategi handi bat zegoen, asko gustatzen
zitzaidan handik jolastea.
Zergatik aukeratu zenuen matematika irakaslea izatea?
Betidanik eduki ditudalako gustuko
matematikak.
Gustatzen zaizu ikastola hau?
Bai, oso leku polita da. Naturak lasaitasuna ematen du.
Jarraituko zenuke ikastola honetan?
Bai, e