Enero 2020 Berberana Enero 2020 270 LR_compressed | Page 15

mantible solasean IKAk 31 urte bete dituen honetan, euskaltegiak enbidoa jo nahi du Arabako Errioxan. Izan ere, egoera asko aldatu da 31 urteotan. 31 bakarrik ez, hogeita hemeretzi ere bete ditu Arabako Errioxako euskaltegiak, eta ez dago azalpen handirik eman beharrik urte horietan guztietan izandako aldaketa irudikatzeko. Hasierako garai haietan ia ez zegoen euskaraz zekien heldurik, Ikastolak ere hastapenetan zeuden… Gaur egun, berriz, Ikastolez gain, ikastetxe publikoek ere euskaraz eskaintzen dute euren zerbitzua. Bai, egoera aldatu da. Agerikoa da duela 31 urte euskaraz ikasteko ahalegina egindakoek klasetik aparte ez zutela ia aukerarik euskaraz jarduteko, entzuteko… Orain irrati eta telebistaz gain, Interneten aukera handia da, eta, gainera, Ttiki-ttaka, Arabako Errioxako euskara elkartea, ez da bakarra ekitaldiak euskaraz bultzatzen; hor daude herrietan beste elkarte batzuk ere: Matraka, Kasikojolabubilla, gazte-asanbleak… baita zenbaitetan zenbait udal ere, eta, noski, mintzalagun eta gurasolagun proiektuak. Egoera aldatu da, bai. Urte askotan, euskaltegiko irakasleek, ikasleen laguntzarekin, beren lana beharko lukeen euskara-eskolak emateaz gain, diru- bilketak egiten, zozketak, txosnak jartzen eta abarretan ibili behar izan dute. Kobratu gabe ere hilabeteak egin dituzte eta gutxi kobratuta urteak. Oraindik ere gutxietsitako 33. zenb. 2020urtarrila ikaerrioxa IKAk, 31 ENBIDO! lana da euskaltegiena, baina, bai, egoera aldatu da. Lehen, duela 31 urte, behe urratsek osatzen zuten euskaltegiaren jarduna, batez ere, euskara ikasten hutsetik, zerotik, hasten zirenek. Gaur egun, euskaraz moldatzen diren ikasleak dira gehiengoa. Aurten, esaterako, duela 31 urte ikasle izandakoen 90 seme-alaba dira euskara hobetzeko taldeetan. Aldatu da, bai, egoera. Orain dela 31 urte erritmo bakarra zegoen euskara ikasteko, astean zortzi ordukoa, hain zuzen. Egun, ikasleen erdiek bestelako modulu eta sistemetan ikasten dute: Internet bidezkoa, tutoretza eta mintza-saio bidezkoa… Egoera aldatu da, bai, eta euskaltegiak egoera normalizatutakoan ixteko asmoarekin sortu ziren, baina enbido jo arren, oraindik ez du 31 eskutik; izan ere, bada lana inguruotan. Datuek diotenez, herritarren %90ek euskaraz jakin nahiko lukete, baina %52k ez dute ulertu ere egiten. Oraindik betiko zurrumurru, topiko eta gezurren aurka lan egin behar da. Berrogei urtetik aurrera ezin dela euskara ikasi: gezurra. Euskara hizkuntza zaila dela: zailtasun bera du gaztelania ikasi duen euskaldunak eta euskara ikasi behar duen erdaldunak. Garestia dela: gaur egun maila gehienetan doan edo ia doan ateratzen da, dirua aurreratu behar bada ere. 31 urte hauetan Administrazioak bere egin ez duen zerbitzu garrantzitsua eskaini du euskaltegiak. Eta jarraitu beharko du urteetan, aipatu bezala, oraindik ere herritarren ehuneko handi batek ez duelako ulertu ere egiten, Administrazioak gizarteak izan duen bilakaera izan ez duelako eta “Eske, jendeak ez du eskatzen” esaten jarraitzen duelako, gizartea ere aldatuz doalako eta kanpotik etorri zaigun jendea euskarara hurbildu beharra dagoelako… Bai, egoera aldatu da, baina ezin da oraindik hordagorik jo. Hala ere, 31 urte betetzearen ospakizuna aprobetxatu nahi du IKAk euskarak hurbil izan zaituzten guztioi eskerrik asko esateko.