Diciembre2019 Berberana Diciembre 2019 269 HR | Page 20
20 | berberana | diciembre de 2019
E US KA RA R E N O R R IA
Euskararen Nazioarteko Eguna 2019
Berriki izan dugu gurean egun horren
inguruko ospakizuna; aurten, Arabako
Errioxako eskualdean Laguardian izan
zen. Kuadrillatik eta bertako udaletik
saiatu ginen jai giroan disfrutatzeko mo-
duko egitaraua antolatzen eta bertaratu
ginenak ederki disfrutatu ere. Udazke-
neko giro euritsuan, baina nahi beste
zuzeneko musika, jan-edanak, dantza,
antzerkia, zirko-tailer ikaspenak izan
genituen eta Bastidako IIdurre X Prieto
suertatu zen e-book baten irabazle. Dena
dela, hurrengo urterako goitik beherako
aldaketa izan behar du jai horrek.
Bertan bildutakoei aipatu bezala, 194
9urtea izan zen Iparraldean eta Ameri-
ketan ospatu zen aurreneko Euskara-
ren Eguna. Eta Diasporaren ekimenez
ofizialdu zen 90ko hamarkadan. Mun-
duan zehar, Euskal Etxe guztietan os-
patzen da, eta euskara ikasi daitekeen
Unibertsitate eta goi mailako eskola
guztietan izaten da urtero egun berezia,
Estatu Batuetako Santa Barbara, Boise,
edo Reno bezalako hirietan, Hungaria,
Errusia, Polonia, Finlandia, Italia, Ale-
mania, Japon, Frantzia, Irlanda, Txile,
Mexiko bezalako herrialdeetan. Aurten
bertan heldu zitzaizkigun Bartzelonan,
gure ospakizunaren egun berean izaten
ari ziren Euskararen Eguneko jai giroa-
ren berri: musika, dantza eta garrantzit-
suagoa dena, gogoak, sentimenduak, eta
euskararen jaiarekiko atxikimendu eta
konpromesua. Urruti dauden horietan bai
eta Arabako Errioxan ez gara gai izango
behar bezela ospatzeko?
Izan ere, euskarari dagokionean ez
dago dena lortuta, ezta gutxiago ere. Ia
dena negozio bihurtu zaigun honetan,
euskararena ere bai; eta esfortzurik egin
gabe ematen zaigunez, badirudi norabi-
dea galduta gabiltzala eta ez dugula behar
bezala estimatzen. Denok daukagu ekar-
pena egiteko modua, eta musu-truk gai-
nera, aurrera jarraitu nahi badugu gure
hizkuntzaren erronka honetan. Zeregi-
na denona da: Erakundeena baina baita
jendearena ere, familiarena baina bai-
ta kalearena ere, eskolarena baina baita
aisialdia-kirolarena ere, Laguardian bil-
du ginenona baina baita bertara hurbildu
ez ziren guztiona ere, euskaldun petoena
baina baita berriena ere, are gehiago,
edozein dela arrazoia, ikasten ez dutene-
na ere bai. Ingurunea ikusita, azken hauei
zuzendu nintzaien euren ekarpenak oso
garrantzitsuak direlako euren seme-ala-
bentzako ikasketak euskaraz izatea hau-
tatzen dutenean, beraien euskararekiko
jarrerarekin eta beste kontu batean: eu-
ren umeak euskaraz sozializatzea auke-
ratzen dutenean. Bide berri hori, aisialdia
euskaraz eta kirola euskaraz denok ibilt-
zekoa da, aukera ez dagoenean eskatuz.
Horixe omen da eskolan ikasitakoa nor-
malizatzeko, erabiltzeko eta gozatzeko
ezinbestekoa, adituek diotenez. Euskaraz
gozatu, euskara gozatzeko!
2019ko Euskararen Egunetik aurrera
urtebeteko epea ireki zaigu euskaldu-
noi hurrengo gizarte erronka handirako:
hemendik urte betera izango den EUS-
KARALDIArako. Adi BELARRIPREST eta
AHOBIZI izango zareten guztiak: orain-
CALENDARIO
dik ere asko dago aurreratzeko Euska-
raren traineru honetan. Aurrerapena or-
dea, bakarrik etorriko da denok norabide
berean eta erritmo berean arraun egiten
badugu. Ez du balio bai-bai esan eta
etxean geratu eskuak sakelean sartuta.
Eta ez du balio sutsu babestu euskararen
mundua eta ondoren traineru alternati-
boa itsasoratu pentsatuz, gainera, eus-
kaldunagoa izatean datzala. Modu horre-
tan inor ez da urruti helduko eta indarrak
ahaleginetan desegingo dira. Ez dezagun
itxaron, mesedez, Diasporan egon arte,
edo okerrago litzatekeena, trainerua ur-
peratzen hasi arte!!!
Edozein modutan, bildu ziren ume
gutxik bazekiten zer ari ginen ospatzen
larunbata horretan eta berezko Euska-
raren eguna abenduak 3 asteartean zela.
Badirudi bertako guraso gazte batzuk
edota eskolan zerbait ondo egiten ari di-
rela. Baikor bukatzeko, heldu diezaiogun
etorkizunerako itxaropen horri eta gehi-
tu diezaizkiegun denon ahaleginak, bes-
tela, jai daukagu!!
EGUTEGIA
Un hogar, un calendario Etxe bat, egutegi bat
Pasa por tu Ayuntamiento
y recógelo
Las fotos proceden del concurso
promovido por la Cuadrilla
de Laguardia-Rioja Alavesa
Zure Udaletxean
jaso dezakezu
Argazkiak, Guardia Arabako Errioxako
Kuadrillak antolatutako lehiaketara
aurkeztutakoak dira