rasmus
programa, ikasleok
atzerrian ikasteko edota
praktika lanak egiteko eskaintzen
den diru laguntza bat da. Honen helburu
nagusiak, formakuntza ezberdina jasotzea,
heziketa modu berriak ukitzea eta garapen
pertsonala dira; ikasleok esperientzia berriak biziaz,
kultura berriak ezagutuaz edota bertako lantokietan
barneratuz.
Zergatik diru laguntza hau eta zer bilatzen den programa honekin?
argia da helburua, europar ikasleon arteko kooperazio lana hobetzea,
konpetentzia berriak jasotzea eta gero eta jende gutxiagok ikasketak bertan
behera uztea.
Gainera, leku, jende eta kultura berriak ezagutzeko aukera paregabea dugu programa hau.
Herrialde aniztasuna gainera izugarria da, Europako herrialde gehienetara joan zaitezke
esperientzia bizitzera. Gai zabal honen inguruan gehiago jakiteko, Nereba Peñarengana jotzea erabaki
dugu, Nazaret Zentroko zuzendari ondokoa eta Erasmus programaren koordinatzailea. Honakoak dira
herrialdeen gaiaren inguruan bere hitzak: “Leku ia guztietara bidali dugu jendea honen parte garenetik baina
azken urteetan Polonia, Hungaria, Irlanda, Kroazia eta Ingalaterra aurki ditzakegu aurretik besteak beste”.
Bestalde, honako hau aipatzen digu eskaeren eta joaten diren pertsonen inguruan: “Azken urteetako tendentziak aztertuta,
lanbide heziketako Erasmus programan sartzea eskatzen duen pertsona ia guztiek lortzen dute joatea. Aukera hobezina dela
iruditzen zaigu”. Gainera gazteenentzat izugarri gomendagarria ikusten duela aipatzen digu behin eta berriz azpimarratuz
“Gazteentzat programa oso interesgarri bat da non irauten duen 12 asteetan asko ikasten duten, pertsonalki zein profesionalki.
Ikasleei iraupena oso motza egiten zaie eta askotan ez dute bueltatu ere nahi izaten!”
Erasmus programan egondako hainbat ikasleri honen inguruan galdetu ostean honako hau erantzun digute: “Kasu askotan,
jendeak azken bultzada bat behar izaten du enpresa munduari egokitzeko. Honen bidez, azken trebetasun horiek barneratzen
dituzu eta lotsa guztiak alde batera uztea lortzen duzu. Guztiz gomendagarria da esperientzia”
Aurretik irakurritako guztia erabilgarria izatea espero dugu hau hautatzerakoan zalantzaren bat buruan edukiz gero. Kasu
askotan hainbesteko distantziak etxetik ikusita eta gertukoenak hain urruti ikusita jendeak beldurra izaten du baina izugarri
polita da jasotzen dena. Anima zaitezte esperientzi hau bizitzera, bizitzan behin bakarrik bizitzen den horietakoa da
eta ahaztezina!