BURDIN-HITZAK | Page 17

Maitasuna (3) ORAIN NIRE TXANDA DA Berrogeita hamar urte izan dira, baina oraindik primeran gogoratzen dut. Apetaz beterik begiratzen ditut ohe azpiko hautsez beteriko kutxa barruan aurkitzen diren paperak. Nahiko orri zaharrak dira, pixka bat horixka den paper zaharra. Hotzikarak sentitzen ditut begiratzen dudan bakoitzean: luma finez orrialdearen gainean margolan bat balitz bezala azaltzen zaidan artelan itzela. Berak bakarrik egiten zituen ñabardura horiek, ezinezkoa zen konfunditzea. Ezin dezaket ekidin bista atzera eramatea, mende erdi bat atzera. Dena hasi zen ikasturteko azken asteetan. Ekaina zen, hilabete berezi bat, baina une hartan are bereziago. Hamasei urte nituen eta institutua bukatzeko irrikaz nengoen. Udan zehar iku