BURDIN-HITZAK | Page 9

ZORIONTASUNA Zoriontasuna. Benetan zer den badakigu? Non aurki dezakegun badakigu? Zertan oinarrituta dagoen badakigu? Nik ez dakit, eta Voltairek esaten zuen bezala: ‘Zoriontasuna bilatu ohi dugu, baina non jakin gabe, mozkortiek haien etxea bilatzen duten antzera, bat dutela jakinik’ Alabaina, nork esaten digu bakoitzak zoriontasun jakin bat duela? Oraindik aurkitu ezean, zerk pizten du esperantza edukitzeko sugarra? Bihotzak? Ala besteak diren modukoak izateko guraria? Erika Colmenero Batxil 2.D