Sei buelta daramatz berarekin borrokan, zirkinen artean arbudiatzen.
Lorenzo bere alboan pasatu denean ez dio kasurik egin, niregana dator.
Ezin diot utzi pasatzen, alabaina mundiala jokatzen nago, ez dago nire
planen barruan lasterketa hau galtzea. Bihotza sentitzean BUM bularrean
BUM, BUM, BUM eta kurba hartu baino lehen Markez nire gurpila itsatsita
ikusi eta martxa jaisten dut. Ezin diot pasatzen utzi. Nire hankaren
gainean sentitzen dut eta gainetik kentzeko desioz hanka mugitzen dut
eta ustekabean lurretik ikusten dut. Gidari oldakorra da, ez zitzaidan
hainbeste hurbildu behar.
Lasterketa amaitu da eta aurpegiak berriro elkar ikusten ditugu. “Lasterketa
ona