BURDIN-HITZAK | Page 23

HEZIKETA SISTEMEN ESPARRUKO HAUSNARKETA

Gai honi buruz idaztea gomutaratu zait azaroan daukagun greba dela eta. Artikulu honekin ez dut nire iritzia eman nahi, baizik eta irakurleari jakin mina sortzea edo behintzat gaiari buruz pixka bat pentsatzea.

Zergatik Espainiako herritarrok bere hezkuntza defendatzeko hainbeste greba egiten ditugu? Benetan da hain txarra gurea? Europako beste herrialdeekin alderatuta, hain ezberdinak gara?

Europako herrialdeen artean beheko postuetan gaudela esatea ez da gauza berria, DBH lagatzen duten ikasleen ehunekorik handienetarikoa dugu, baina eskolan denbora gehien igarotzen dutenen artean gaude (EB batez bestekoa baino 113 ordu gehiago ematen ditugu klasean); arazoa astunegia egitean datza? Aipatzekoa da, Finlandiako hezkuntza sistema, munduan onena jakitunen ustez, batez bestekoaren beste aldean dagoela ordu gutxiagorekin.

Baliteke gure arazoa egutegian ez ezik ordutegian ere egotea? Orain dela gutxi telebistan guretik aldentzen zen metodoa ikusi nuen, urte osoan zehar ordu gutxiago zituzten arren klaseen arteko atsedenak zituzten, klase bakoitzeko 15 minutu hain zuzen, honi esker ikasleei behar duten deskantsua ematen zaie eta modu eraginkor batean aritzen dira klase orduetan. Komenigarria izango litzateke hemen horrelakoa egitea?

Amaitzeko opor maitatuak ditugu, Espainiako ereduak ez du iparraldekoekin zer ikusirik, han udako oporrak motzagoak dira eta urte osoan zehar daude banatuta, horrela ikasle nahiz irakasleek noizbehinkako aste opor ñimiñoak izaten dituzte, baina posible da hegoaldeko udekin ekaina eta uztaila eskola hilabete bihurtzea? Beroa jasan genezake?

Beste arazo batzuk daudela ezin da ezeztatu eta ez bakarrik ordutegian, bakoitzak bereak ikusiko ditu gainera, baina, esan dudan moduan, honek norberak apur bat pentsa dezan eta hezkuntzarekiko konpromiso giroa suspertzea du helburu;espero dut lortzea.

Jon Larrinaga López

DBHO 2.D