BURDIN-HITZAK | Page 19

AZKENENGO OROITZAPENA

Egun zoragarria izan zen hura; familia eta lagun guztiak elkarturik nire bizitzako egun pozgarriena ospatzeko asmoz. Momenturik ikaragarriena elizatik eskutik helduta ateratako unea izan zen. Bat-batean, arroz zaparrada bota ziguten gainean, ezin nuen ezer ikusi, bere esku beroa, ordea, senti nezakeen, nire SENARRAren esku beroa.

Gaur berotasun hori aurpegian sentitu dut, sekulako kolpea eman didanean... Etxetik alde eta hemen eserita negarrez nago, eliz madarikatu honen parean. Zergatik aukeratu nuen nire bizitza norbaiten mende egoteko aukera? Oraintxe bertan ez dut gogoratzen, kolpeak oroitzapen hunkigarri, polit, eta pozgarri guztiak ezabatu baitizkit, eta hotz gogor honek ez dit uzten ezer gehiagotan pentsatzen, kale gorrian nagoela baino ez.

Ez dut etxera bueltatzeko gogorik, hotzikarak nahiago ditut, min gutxiago egiten baitute. Ez dut gizon horren aurpegia ikusi nahi; heriotzaraino elkarrekin egongo ginela agindu nion mutil horren aurpegia. Bere isla burutik ezabatu nahiko nuke, nire bizitza berregin, baina nork nahiko du laurogei eta bi urteko amama batekin egon? Tamalez, pertsona bakarra... "Ama, emaidazu bi minutu, hara noa" zurrumurrua amaituta, begiak itxi eta azkenengo arnas hotza hartuta kanpaidorretik salto egin nuen.

Erika Colmenero

Batxi 2.D