BURDIN-HITZAK | Page 16

Agota Kristoff "Koaderno handia"

"Koaderno handia"k gerra garaiko giroa apainkeriarik gabe deskribatzen digu. Egileak bi anaien ikuspuntutik mundu horretako kruddekeria eta bizi-nahia erakusten du. Liburua amaitzean ez ditugu protagonisten izenak ezagutzen, baina haien koadernoan idazten dutenari esker bedidanik ezagutzen dugula dirudi.

Errealitatea ahal eta modu fidelenean plasmatze aldera, anaiek egia borobilak besterik ez dituzte idazten, subjektibotasunik gabe. Gainera, gerra garaian bizirauteko behar dituzten ezaugarriak (gogortasuna, pasientzia, inteligentzia...) lantzeko hainbat ariketa egiten dituzte. Horrela, biziko dituzten momentu lazgarri eta gordinak pasatzen saiatuko dira.

Lehen momentutik harrapatzen zaitu istorio hunkigarri eta argia izateaz gain, maisuki idatzita dago. Idazleak umore beltza eta ironia erabiltzen du, mezu ezkutuak eta kizkunta azkarra erabiliz.

Laburbilduz, guztiz gomendagarria den liburua hau polita bezain umoretsua delako eta gauza asko irakats diezazkigulako.

Enara Riscado

(Batxi 2.D