Zuriz
margotutako
lau
hormen
artean
espetxeratuta dut aita. Aste
oso bat darama medikuek
berarengana
hurreratu
barik,
beste
gaixo
batzuekin
egon
behar
direla argudiatzen dute.
Alafede, zazpi egunetan,
mahai berberan, ordu berberetan, aulki berdinetan jesarrita mediku
berberak eta lasaitasun giro berberan ikusten ditut kafesne edalontzi
berberekin. Athletiken azken partida gaitzesten duten batera.
Bitartean, nire aita, euren lasaitasuna ez apurtze aldera, zirkinik egin
gabe eta hitzik ezin esan gabe, lasaitasun oso batean murgildu egin
da, inork inoiz kenduko ez dion lasaitasuna. Ustekabean, 26 urte
izango duen erizain bat sartu da, eta tutik ere esan gabe aitaren
gorpu hotza hartu du eta logelatik atera du isiltasun oso bat bertan
utziz. Ez daukadanez ezer egiterik, berokia eta euritakoa hartu eta
logelatik ateratakoan medikuengana hurbildu naiz, baina euren
lasaitasuna ez apurtzeko aterantz so egin dut eta kalerako bidea
hartu egin dut. Euria goian-behean ari da, espero dut laster
eguzkiak argia ekartzea.
Jon Silva (DBHO 2. maila)