ZORIONTASUNA
Zu ezagutu zintudan arte ez nekien zer zen zoriontasuna.
Orain irribarrea ateratzen zait, hasten denean eguna.
Robot baten modukoa nintzen, ezin nuen ia mugitu.
Ikutzen ninduten bakoitzean ezin nuen ezer sentitu.
Operazioari esker ikusi nuen neukala etorkizuna.
Ni neu izan nintzen pozik ez egotearen erruduna.
Topatu behar dugu bakoitzak poza ematen diguna.
Ahalmena daukagu pozik egoteko, jolasteko,
Sentitzeko, bizitzeko, irribarrea izango da garaipena.
Uste dut zoriontasuna bakoitzarentzat ezberdina dela
Nahikoa da zer gustatzen zaizun jakitea eta egitea
Aukera dago, hautatzean erabaki dut zoriontsu izatea.