Berberana Septiembre 2020 HR | Page 24

20 | berberana | septiembre de 2020 EUSKARAREN ORRIA Covid-19 dela eta, denok etxean geratu behar ginela ikusita, gure Guardia- Arabako Errioxako Kuadrillan antolatu Kexatu Ezinik (eta II) Iholdi ziren ekimen sortzaileetako bat izan zen Idazlan laburreko lehiaketa. Euskaraz jaso genuen hoberena aurkezten dizuegu Urkiza Euskararen Orri honetan. Toki mugengatik iraileko alean irakurri ahal izango duzue kontakizunaren bukaera. Oraindik ez nuen ondo ulertzen zergatik guk, siriarrok bizi behar genuen horrelako egoera kanpotar batzuen erruarengatik. Oso urduri jarri nintzen bertara igotakoan, eta aita ni lasaitzen hasi zen, nora gindoazen azaltzen, zergatik ez gindoazen hegazkinean... Azkenean lasaitu nintzen eta jende guztia igo ondoren itsasoan barrena bidaia hasi genuen. Bi egun pasa ziren eta oraindik jateko pixka bat eta ura gelditzen zitzaigun, baina ez zen nahikoa denontzako, ezkerrak aitak eta amak janari eta ur pixka bat zeramaten poltsa batean, baina ez zen nahikoa denbora asko pasatzeko. Itsasoa nahiko lasai zegoen, baina hainbeste jende geundenez ezin ginen mugitu, bertan generaman egun horietan ez ginen lekuz aldatzen ere, eta txisa egiteko gogoa baldin bageneukan eutsi edo gainean egin behar genuen, ez zen batere atsegina, baina ohitu egin behar ginen. Lagun bat egin nuen, ondoan zegoen nire adineko mutil bat zen Mohammed izenekoa, oso jatorra zen eta egun osoa berarekin hizketan pasatzen nuen. Berak gurasoek kontatutakoa esan zidan gudari buruz eta nire historiaren antzerakoa zen, baina berea askoz ere sakonduagoa zegoen. Mohammedek esan zidan nola gure herrialdean basamortu bat zegoen eta bertan gauza oso baliotsuak dauden, petrolioa eta gas naturala. Nire gurasoek aipatutako kanpotar horiek Estatu batuarrak ziren eta haiek ziren gure herrialdeko aberastasunak lortu nahi zituztenak. Baina arazoa ez zen hori, baizik eta Estatu Batuetako horiek nahi zutena lortzen zuten, baina lortutako hori garraiatzeko leku batetik pasa behar ziren non beharrezkoa zuten ordaintzea, aldiz gure herrialdetik pasata zuzenean heltzen ziren nahi zuten lekura ordaindu gabe, gutxi gorabehera horregatik sortu zen guda. Egunak pasata jendea hiltzen hasi zen, lehenengokoa bi urteko umea izan zen, ez zuen gehiago aguantatzen, ezin zuen geldik egon eta azkenean betiko lo gelditu zen. Ondoren txalupan zegoen gizon zaharrena hil zen, ez zen oso zaharra, berrogeita hamar urte bueltan zituen baina oso ahul zegoen. Oso gogorra zen gertatzen ari zena ikustea, egunero norbait gaixorik jartzen zen, nire ama medikua zenez laguntzen saiatzen zen, baina bertan ez zeuden baliabide nahikorik. Hau guztia gutxi balitz batzuetan itsasoa ez zegoen lasai, amonak esaten zuen bezala haserre jartzen zen, munduak gertatutako zerbaitengatik. Nik banekien zergatik zegoen haserre eta ulertzen nuen, ez zelako bidezkoa herrialde bateko jendea bertatik ihesi eta ezkutuan atera behar izatea kanpotar batzuk haien herrialdea nahi izateagatik haien erosotasunarengatik. Zergatik gu izan behar korrika eta ezkutuan ateratzen garen horiek? Nik egunak nire lagun berriarekin hizketan eta marrazten ematen nituen hasieran entretenigarria zen, baina azkenean oso gogorra egiten zitzaidan. Ezin niztzen kexatu ni gudatik ihesi nenbilelako, baina nire lagunak ez nekien non zeuden, batzuk gu bezala ihes egiteko zortea edukiko zuten, baina beste askok ez zuten gure besteko zortea izango. Gau batean Mohammedekin hizketan nengoela bera loak hartzen hasi zen, azken egunetan nahiko ahul eta argal zegoen, baina ez zitzaion oso gaizki ikusten, loak hartzerakoan nik ere lo egin nuen eta hurrengo goizean Mohammed ez zen esnatu, hari deitzen ibili nintzen, baina amak lasaitzeko esan zidan, hilda zegoela esan zidan, duela denbora, agian atzo gauetik, baina lasai egoteko itxuraz pozik hil zen. Banekien lasai egiteko esaten zidala, baina ez zen batere bidezkoa gertatzen ari zitzaiguna gertatzea siriarroi. Hil ondorengo egunak bera marrazten eman nituen oso gogorra izan zelako hain beste denbora pasatutako pertsona bat zure ondoan hiltzea. Bidaia osoan zehar motorra martxan zegoen herrialde berria heldu ahal izateko eta gelditzen zenan geneuzkan gasolina bidoietatik bat botazten zioten. Egun batean motorra gelditu egin zen baina itxuraz ba zeukan gasolina beraz txalupako bat bota zen motorrari zer gertatzen zitzaion ikustera eta kontratu zen motorra guztiz apurtuta zegoela eta handik aurrera korronteak eraman beharko gintuela, eskerrak lurra ikusten zela urrutira. Ez dakit zenbat denbora generaman bertan sartuta baina azkeneko egunean hondartza bat ikusterakoan txalupako pertsona askok uretara jauzi egin zuten emozioarengatik, baina ez zekiten igerian, nire aita botatako ume bat salbatzera joan zen berak igerian zekielako, baina alboan zegoen gizon bat gainera bota zitzaien eta oso ahul geundenez denok, aita ito egin zen. Negar batean hasi nintzen, bidaiaren azkeneko zatian hau gertatu zitzaiolako, nola liteke posible. Baina txalupa horretan emandako denbora guztian zehar ikusitako gauza guztiekin ez zitzaidan hain gogorra egin. Ezkerrak azkenean heldu garen, baina orain beste abentura bat geneukan, beste herrialdera helduta geunden baina orain non biziko ginen. Nik ez nekien ezer baina gogoratzen naiz Mohammedek kontatutakoaz, herrialde batzuetan oso jatorrak ziren eta gu bezalako jendea laguntzeko zelai oso handiak kanpindendaz betetzen zituzten eta bertan janaria, ura eta dokumentazioak lortzen laguntzen zuten. Hondartzan zirudienez haiabat pertsona gure zain zeuden, ez dakit nola jakingo zuten gu bertara helduko ginela, baina ez zitzaidan haien itxura batere gustatu. Denok furgoneta batean sartu gintuzten eta azaldu ziguten Mohammedek azaldutako lekura eramango gintuztela, errefuxiatu zelai batera. Baina lehenago gure dokumentazioa begiratu behar zuten, guk bageneukan amak gordeta zuelako, baina beste askok ez zuten ekarri edo bidean galdu zuten. Gau osoa leku hartan eman ondoren oinez joan ginen zelai handi batera, oso handia zen eta amak azaldu zidan nola leku hori gure etxea izago zela osabaren etxera joatea lortzen genuen arte. Heldu ginen momentuan erizaintzatik pasa ginen eta denok ondo geundela konprobatu zuten, nahiz eta oso ahul geunden. Baina hori normala zela esan ziguten eta oso indartsuak ginela esanez horrelako bidaiak oso jende gutxik eutsi dezakeelako. Gure ama medikua zela jakin zutenean erizaintza ondoan zegoen kanpin denda bat jarri ziguten, beste familia batekin elkarbanatuta eta amak egun osoa ematen zuen bertan lanean. Ama lanean zegoen bitartean, neba nagusia janari eta arropa bila joaten zen eta neba txikia eta biok eskolara jaoaten ginen. Bertako eskola ez zen gure hirian zegoen eskola bezalakoa, ez zeukan ez jantokirik, ez plastika gelarik ezta klase bat edo bi maila bakoitzarentzat. Hori guztia eduki beharrean zelai guztiko umeak kanpin denda handi batean biltzen ginen, denak adin desberdinetakoak bertan ikastera. Bizitza bertan oso aspergarria zen, baina eskerrak eman behar genuen bertan salbu egoteagatik. Goizak eskolan ematen genituen eta arratsaldeak gure kaleko umeekin jolasten. Noizbehinka urrutitik etorritako jendea etortzen zen gurekin jolastera, haiek boluntarioak ziren eta gu laguntzera etortzen ziren. Haiek guri janaria, arropa eta jostailuak ematera etortzen ziren eta batzuetan eskolako materiala ere ematen ziguten. Onenak ziren! Aspertzen nintzenean marraztu egiten nuen, nire kuadernoari oso horri gutxi geratzen zitzaizkion, gainera txalupan ibilitakoan busti egin zitzaidan eta marrazki batzuk ez dira oso ondo ikusten baina oraindik ere badaukat eta betirako gordeko dut. Kuaderno horrekin munduari kontatu ahalko diodalako zer gertatzen den gudak sortzen diren herrialdeetako jendearekin, bina momentuz nire lagunei erakustearekin konformatzen naiz. Nire kanpin dendan beste familia bat bizi zen, Fatimaren familia. Oso jatorrak ziren, bere aita medikua zen, horregatik bizi zen bertan. Gau batean susto handi bat izan nuen,esku bat sumatu nuelako nire oheare ohial azpian, hasieran nire neba txikiaren eskua zela pentsatunuen, baina geroz eta gehiago ikutzen ninduen eta geroz eta hankan gorago. Begiratzerakoan nire neba ondoan ez nuela konturatu nintzen. Oihuka hasi eta nire neba nagusia altzatu zen. Linternako argia piztu eta ikusi zuen nola Fatimaren aita nire ohean sartuta zegoen niri eskua sartzen. Nire nebak sekulako ukabilkada eman zion, baina harek poltsikoan zeukan labana bat atera zuen eta bularrean sartu zion. Denak esnatu ziren eta gertatutakoa ikustean zelaiko zaintzaile baten bila joan ziren, baina gaua zenez ez zegoen inor, orduan nire neba nagusiak, nahiz eta odol asko galtzen ari, altxatu eta Fatimaren aitari labana sartu zion bizkarrean. Goizaldean medikuak haien dendara heldutakoan nire neba eta Fatimaren aita sendatzen saiatu ziren, baina berandu izan zen. Oso gaizki pasatu nuen, alde batetik ez zelako normala Fatimaren aitak niri gauez eskua sartzea, ume bat nintzen eta betiko beldurrarekin utzi ninduen eta bestetik nire nebarenagatik, ni salbatzearrren bera hil zuelako. Egunak geroz eta luzeagoak egiten zitzaizkidan eta geroz eta gehiago gogoratzen nintzen nire neba eta aitatxotaz, baina ezin nuen ezer egin haiek berriro ikusteko. Ama geroz eta ahulago zegoen, oso gutxi jaten zuen eta nahiz eta ez aitortu negarrez ematen zituen gauak aita eta nebarengatik. Nahiz eta gehiago ezin ahal izan amak egunero gure zelaian zeuden pertsonak sendatzen jarraitzen zuen eta libre zeukan denboran, paperak egitera joaten zen eta nire Ingalaterrako osabarekin hitz egitera. Nire urtebetetzea heldu zen. Hamabost urte betetzen nituen eta nire kaleko lagunekin ospakizun txiki bat egin nuen. Hemen urtebetetzeak ez dira etxean ospatzen genituen bezala ospatzen, tartarekin, opari mordoarekin... Baina ahal genuen moduan egiten genuen. Auzokoak etortzen ziren gure kanpin-denda aurrera eta bertan abesten pasa genuen arratsaldea. Denak joan zirenean nire ama korrika heldu zen gure kanpin-dendara eta belarrira esan zidan opari bat zuela niretzat. Irrikitan negoen zer zen jakiteko, baina hurrengo goizera arte ez zidan esan. Ama oso pozik zegoen eta kanpin-dendan geneuzkan gauza guztiak jasotzen hasi zen. Istorioa bukatutakoan malko batekin begian pentsatzeari ekin nion eta pentsatu nuen ezin nintzela etxean itxita egoteaz kexatu kontuan edukita etxe baten egon ahal naizela, janaria daukadala, lasaitasunez bizi naitekela herrialde batean eta nahiz eta horren garantzitsua ez izan egun hauek eramangarriak egiten dituen wifia. Oinzarrizko gauza hauek beste askok ezin duten, ezin izan duten eta ezin izango dituzten gauzak dira gu hemen kexatzen gauden bitartean gure etxe epelean sartuta.