Berberana octubre Berberana Octubre 2019 267 HR - Page 21

E USKA RA R EN ORRIA octubre de 2019 | berberana | 21 “Arabako Errioxako Mintzalagun egitasmoa” “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura!” Izan ere, urtean zehar herri eta auzoetako Mintza taldeetan aritzen gara euskara praktikatzen, baina Mintza taldeak ez dira soilik euskaraz hitz egiteko modu bat: guk ondo dakigu Mintzalagunona mundu bat dela, euskararen praktikatik haratago, emozio, ekimen, harreman eta bizipen ugari biltzen dituena. Euskara bakardadean gordetzetik, lagunartean gozatzeko saltoa ematen dutenen mundua eta beste batzuei salto hori ematen laguntzen ari direnena. Zer da Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko... Nola hitz egingo dugu? Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta. Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna... ...eta gurasolaguna? Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Parte hartzeko baldintza Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Izen ematea: Online izena emateko fitxa: Modua: Informazioa: Urriak 31ra arte OYÓN-OION: IKA Errioxa Euskaltegia, San Bizente Ikastola LAPUEBLA DE LABARCA: Assa Ikastola LANTZIEGO: Lantziego Ikastola GUARDIA: IKA Errioxa Euskaltegia BASTIDA: Ikastolan VIANA: Ikastolan http://labur.eus/ArabakoErrioxa Arabako Errioxako Mintzalaguna aemintzalaguna@gmail.com Arabako Errioxako euskara teknikaria claguardia.euskara@ayto.araba.eus IKA Errioxa euskaltegia errioxa@ikaeuskaltegiak.eus