Berberana octubre Berberana Octubre 2019 267 HR | Page 21
E USKA RA R EN ORRIA
octubre de 2019 | berberana | 21
“Arabako Errioxako Mintzalagun egitasmoa”
“TÚtik Gura! Ongietorri
Mintzalagunon mundura!”
Izan ere, urtean zehar
herri eta auzoetako
Mintza taldeetan
aritzen gara euskara
praktikatzen, baina
Mintza taldeak ez
dira soilik euskaraz
hitz egiteko modu
bat: guk ondo dakigu
Mintzalagunona mundu
bat dela, euskararen
praktikatik haratago,
emozio, ekimen,
harreman eta bizipen
ugari biltzen dituena.
Euskara bakardadean
gordetzetik, lagunartean
gozatzeko saltoa ematen
dutenen mundua eta
beste batzuei salto hori
ematen laguntzen ari
direnena.
Zer da Mintzalaguna?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak
biltzeko programa da.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren
alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola hitz egingo dugu?
Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz
egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko
mintzataldeekin koordinatuta. Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzalagun
taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna...
...eta gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen mintzalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta,
euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Izen ematea: Online izena emateko fitxa:
Modua: Informazioa:
Urriak 31ra arte
OYÓN-OION: IKA Errioxa Euskaltegia,
San Bizente Ikastola
LAPUEBLA DE LABARCA: Assa Ikastola
LANTZIEGO: Lantziego Ikastola
GUARDIA: IKA Errioxa Euskaltegia
BASTIDA: Ikastolan
VIANA: Ikastolan
http://labur.eus/ArabakoErrioxa
Arabako Errioxako Mintzalaguna
[email protected]
Arabako Errioxako euskara teknikaria
[email protected]
IKA Errioxa euskaltegia
[email protected]