Berberana Mayo 2019 263 LR | Page 19

EUSKARAREN ORRIA mayo de 2019 | berberana | 19 Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean Euskal Herriko mintzalagunen festak Mintzalagunen mundura hurbiltzeko gonbitea luzatuko du “TÚtik GUra! Ongietorri Mintzalagunon mundura!” leloarekin. Bidelariak, bidelagunak eta, orohar, euskaltzale asko biltzea espero da egun handi honetan. Euskal Herri osoko Mintzalagunen urteko hitzordua izaten da; herri bat aukeratzen dute kalejira, bazkari, dantza, erromeria eta kantu artean elkartu eta harremanak estutzeko. Urtean zehar herri eta auzoetako Mintza taldeetan aritzen dira euskara praktikatzen, astero ordu betez. Baina Mintza taldeak ez dira soilik euskaraz hitz egiteko modu bat. Mintzalagunena mundu bat da, euskararen praktikatik haratago, emozio, ekimen, harreman eta bizipen ugari biltzen dituena. Euskara bakardadean gordetzetik, lagunartean gozatzeko saltoa ematen dutenen mundua eta beste batzuei salto hori ematen laguntzen ari direnena. Guztiak elkartuko dira Lapuebla de Labarkan eta euskaraz mingain eta zangoak astintzeko moduko egitaraua prestatu dute. Mintzalagunek gonbidapen berezia luzatu dute euskaltzale guztientzako: etor daitezela ekainaren 1ean Lapueblara, beraiekin batera euskaraz gozatzera. TÚtik GUra! Ongi etorri Mintzalagunon mundura! Bazkari txartelak eskuratzeko aukera www. mintzalaguna.eus webgunean izango da, baita aurreko Mintza Egunetako irudiak ikusteko aukera ere. El 1 de junio se darán cita en Lapuebla de Labarca grupos de Mintzalagun (grupos para practicar euskera) de todo Euskal Herria. Han escogido esta localidad para celebrar el “Mintza Eguna” de 2019. Animan a todas las personas de la zona que sientan apego por el euskera a disfrutar de este día en euskera. Para ello han organizado un acto de bienvenida, cata de vino y aceite, ruta guiada por Lapuebla de Labarca, pasacalle, poteo, comida popular, homenaje y romería. Guía Gastronómica