EUSKARAREN ORRIA marzo de 2019 | berberana | 19
Arabako Errioxako
Gurasolagunak elurretara!
Otsailaren 17an Lapueblako
taldeak proposatuta elurretan
erraketekin ibiltzeko ikastaroa
egin zuten Arabako Errioxako
Gurasolagunek, Villoslada de
Camerosen, Cebollera parke
naturala hobeto ezagutzeko
prestatua dagoen interpretazio
zentruan.
Bertoko klima berezia, glaziarren
eragina, fauna eta flora,
transumantzia eta historia apur
bat gehiago ezagutu ostean,
Santa Ines portuan (1750m)
dagoen elur gunera joan ziren.
Erraketak norbere neurrira
prestatu eta funtzioanamendua
azaldu ostean martxan abiatu
ziren eguraldi ezin hobean,
pinudian barrena.
Hiru Gurutze tontorrera
(1899m) igo ziren paisaia paregabeaz
gozatuz. Bertan mokadutxoa
egin eta elurgunera
itzulera hasi zuten, bihurrienek
elur pilotakadaka enboskadatxoak
ere prestatu zituzten.
Elkarrekin bazkalduz amaitu
zuten igandeko irteeratxoa.
Hurrengo proposamena
Guardiako Gurasolagunei
adostea tokatzen zaie, ea zer
bururatzen zaien! Denok zaudete
gonbidatuta!
¡SALIDA DE GURASOLAGUN A LA NIEVE!
Visitaron el centro de interpretación, caminaron con
raquetas, subieron a la cumbre Tres Cruces (1899m) y
jugaron en la nieve.
El tiempo acompañó y pudieron disfrutar de un precioso
paisaje. Comiendo en grupo pusieron fin a este bonito día.
¡Lo pasaron en grande! ¡hasta la próxima salida!
¡Anúnciate en BERBERANA!
Te dará la visibilidad que
necesitas para encontrarte
con tus posibles clientes.
¡Infórmate!
revista@cuadrillariojaalavesa.com
Tfno.: 649 263 052