Berberana Enero 2019 259 LR | Seite 25

EUSKARAREN ORRIA enero de 2019 | berberana | 21 Laguardiako “Pepita Uva”, “Amelibia Jatetxea” eta “M 35”k “Araban Bai” kanpainari, bai! esan diote AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Enpresarien elkarteak, azaroan zehar “Araban Bai” kanpaina jarri zuen martxan. Ekimenak, egunerokoan ostalaritza eta merkataritza arloetan lan egiten duten profesionalen euskararekiko konpromezua eskatzen zuen. Honela, kanpainari bai! esan dioten establezimenduek euskara erabiltzeko hitza eman dute, era honetan merkataritza eta hostalaritzan ere gure hizkuntzaren presentzia bermatuz. Laguardian, hiru izan dira kanpainari baiezkoa eman dioten merkatariak. “Pepita Uva”ardoaren turismo zerbitzuak, “Amelibia Jatetxea” eta “M 35” moda denda. Hirurak, euren egunerokotasunean euskara ezartzen jarraitzeko prest azaldu dira. Arabar Errioxa Irratian izan genuen “Pepita Uva”ko langilea den, Idoia Villar. Bere beharrean gure hizkuntzaren erabilera nola moldatzen duten kontatuz. Bere enpresaren alde esanguratsuena bisita gidatuena dela kontutan izaki, Idoiak Euskal Herri osotik, “gehien bat Gipuzkoa eta Bizkaiatik” etortzen diren bisitariekin, ibilbide turistikoko komentario eta azalpen guztiak euskara hutsean egiten dituela esan zigun. “Gogoan dut euskara hutsean egin nuen lehen bisita gidatua. Urkullutik etorri zen 50 emakumeek osatutako taldea zen eta egia esan benetan aberasgarria gertatu zen, asko lagunduz aparte, txaloka amaitu zutelako” dio Idoiak. Beraz, euskaraz dakigunok, lehen hitza euskaraz egin ezkero, erantzuna ere euskaraz jasoko dugula esan genezake, Laguardiako “Pepita Uva”, “Amelibia Jatetxea” eta “M35”n. CALENDARIO Un hogar, un calendario Pasa por tu Ayuntamiento y recógelo Las fotos proceden del concurso promovido por la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa EGUTEGIA Etxe bat, egutegi bat Zure Udaletxean jaso dezakezu Argazkiak, Guardia Arabako Errioxako Kuadrillak antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira