EUSKARAREN ORRIA abril de 2019 | berberana | 19
“Korrika” egun bat baino gehiago delako, egin KLIKA egunero!
Porque la KORRIKA no es un simple día. KLIKA a favor del euskera a diario. KLIKA en Rioja Alavesa
BASTIDA:
Korrika Kulturalak Bastidako
bazterrak alaitu zituen
martxoko zubian. Hilabeteak
lanean daramatzan herriko
batzordeak hainbat ekimen
antolatu zituen 21. Korrikaren
etorrerari klika egin asmoz.
Haurrentzat prestatutako
jolasekin hasi zuten asteburua.
Iluntzean helduagoak, herriko
kintoekin batera, txaranga
doinuekin dantzari eta kantari
ibili ziren tabernarik taberna.
Igandean, gaztetxoak Bastidako
txokoetan pista bila jarri
zituen ginkana jolasak eta
arratsaldean dantza-plazan.
Ardo-dastaketa saioa
astelehenean eta zubian zehar
jokatutako frontenis txapelketa
tximistaren finalak asteartean.
Giro ederra eta parte-hartze
zabala izan zuten ekimen
guztiek eta euskararen aldeko
lasterketa gero eta gertuago
dugula gogorarazi ziguten.
Hitzak: Gorka Elgoibar
PAGANOS:
Guztiz arrakastatsua izan
zen pasa den martxoaren
16an Paganosen 21.korrika
laguntzeko ospatu genuen
festa. Izan ere, bizilagun
guzti-guztiek hartu zuten
parte, helburu batekin:
dirua lortzea kilometro bat
erosi ahal izateko. Iluntzeko
zortzietan hasi zen
ekitaldia. Tabernako barra
txiki geratu zen bizilagunek
etxean egindako pintxoak
ipintzeko. “Benetan
ikaragarria izan zen herriko
bizilagun guztiek parte
hartzen ikustea; pintxoak,
gainera maitasunez eginak
zirela nabaria zen”.
Festako beste ekimen
nagusia zozketa izan
zen. Sariak debalde eman
zituzten Hector Oribe
Jatetxeak, Garcia Olano
upeltegiak, Soni Oribek
eta Pili de Ceriok. Sari
mamitsuak beraz.
Bukatzeko, musika
izan zen protagonista.
Aurreko egunetan Josu
Estenagak prestaturiko
euskal kanten hautaketa
entzungai izan zen,
arratsalde eta gauari giro
berezia inprimatuz eta
bertan bildutako guztiak
dantzaraziz. Bestetik,
Mikel Torkak ere bere
ikutu artistikoa gehitu
zuen eta Paganosko
plazara San Blas
eguneko maketa kuttuna
erakusketa ekarri zuen.
Festaren antolatzaileak
poz-pozik agertu dira:
“Alde batetik, helburua
lortu dugu baina, bereziki,
Paganoseko bizilagunek
emandako erantzunarekin
gaude hunkituta”. Beraz
ZORIONAK Paganos eta
mila esker!!!
Hitzak: Gurutze Oribe
EKORA:
Martxoaren 23an, larunbatean, Iekoran korrika
dela eta giroa berotzeko jai bat antolatu genuen.
Joaldunekin hasiera eman genion egunari,
ondoren, pilota partidak jokatu ziren frontoian,
ostean poteoa egin genuen eta borobiltzeko
afari herrikoia. Ospakizuna jai-giroan eta
kantuz bukatzeko karaokea izan genuen.
Herriko jendearen inplikazioa ederra izan zen,
horrexegatik aupa gu eta KLIKLA!!!!
Hitzak: Naroa Izurza
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi hauen
antolakuntzan ibili eta hitz hauek idatzi dituzten
pertsonei.
Orrialde honen maketazioa martxoaren 25ean itxi
denez gero, kanpoan geratu dira datozen egunetarako
antolatuta dauden ekintzak: Eskuernagan
martxoaren 29an pintxo-potea, apirilaren 4an
Guardian “Laburbira”, apirilaren 6an Lezan ARABAKO
ERRIOXAKO KORRIKAREN JAIA eta hainbat herritako
korrika-txikiak. Gogoratu, apirilaren 9an pasako dela
21.KORRIKA Arabako Errioxatik! Egin KLIKA!
¡Anúnciate en BERBERANA!
Te dará la visibilidad que
necesitas para encontrarte
con tus posibles clientes.
¡Infórmate!
[email protected]
Tfno.: 649 263 052