Berberana 280 Diciembre 2020 HR | Page 19

EUSKARAREN ORRIA diciembre de 2020 | berberana | 19

Euskararen zeruan , izar oiondarra Zaldi Urdinan

Azaroaren bukaeran , Guardia- Arabako Errioxako Kuadrillako Euskara Zerbitzutik izan genuen Edurne Azkarate oiondarrarekin telefono bidezko elkarrizketa egiteko aukera . Hona handik ateratako batzuk . Elkarrizketa bere osotasunean entzun nahi duenak http :// arabakoerrioxa . eus / es / radio / podcast / otros / 2831-euskaraldia-2020-edurne-azkarate-25-11-2020 estekara jo beza .
Euskara Zerbitzuak ( E . Z .): Badakizu zergatik deitzen dizugun ?
Edurne : Suposatzen dut abenduan Zaldi Urdinarekin goazelako Arabako Errioxara , ez dakit ..
E . Z .: Hori da , Zaldi Urdinarena , zuri aipatzeko gaietako bat baina lehenengo arrazoia da Oiondarra zarelako . Eta oiondar famatu edo izar oiondarra edukitzea gu arrotzen gaituen zerbait da , beste nonbaitekoa izango bazina agian ez genizuke deituko .
Edurne : Oiondarra naiz eta ikastolara joan nintzen . Orain ez , uste dut Oiongo Eskola D eredurantz badoala , baina gure garaian euskaraz ikasteko aukera bakarra hori zen , eta hor egon nintzen 16 urte bete arte .
E . Z .: Baina familiatik bazetorkizun euskararekiko loturaren bat , ez ?
Edurne : Bai , ama euskalduna da , aita ere euskaldundu zen , eta bai , nire amarengandik jaso nuen euskara eta berak bere amarengandik . Aitaren familia bertakoa da , oiondarrak dira , baina inbestigatzen , aita badelako oso kuriosoa , deskubritu zuen bere familiaren lerroa-edo badatorrela Naforroatik , azkenean badirudi euskaldun guztiak nafarrak garela .
E . Z .: Zure euskarak , Oiongo ikastolatik at , zer ibilbide eduki du ? zer egin zenuen , euskaltegira joan ? edo amarekin bakarrik perfekziora heldu zinen ?
Edurne : Nik ez dut perfekto hitz egiten baina egia da jorratzen jarraitu dudala . Oionen nengoela joan nintzen euskaltegira titulazioa atera nahi nuelako , bertan ere izan nituen hobekuntzak . Eta gero , nahiz eta kanpoan ikasi , beti izan nuen Euskal Herrira bueltatzeko ideia . Oionen posible ez zenez , baneukan euskaraz bizitzeko esperientzia izateko nahia , eta oraingoz Euskal Herrian bizi naiz , lortu dut euskaraz bizitzea , lana euskaraz egiteko aukera dudalako , hori oso garrantzitsua zen niretzat . Egia da pixkat tranpa egin dudala orain Donostian bizi naizelako eta pixkat errazago ere badelako . Baina euskara praktikatu dut lagun euskaldunekin Oiongo euskaraz hitz egiteko modua ezagutzen dudan arren , edozein lekutako jende mordotako euskaldunarekin hitz egin izan dut . Badirudi euskalkia ez dugunok badaukagula beste euskalki batzuk eta esamolde batzuk jasotzeko abilidade berezia ; dena pegatzen zaigu eta txertatzen dugu super-azkar gure hiztegian eta nolabaiteko max-mix bat egiten dugu . Ondo dago , daukanak , bere euskalkia defendatzea baina guk gure periferiako nortasuna horrela osatzen dugu .
E . Z .: Aipatu dugu zuri deitzeko arrazoia abenduak 13an Oionen egongo den Zaldi Urdinaren antzezpena ere badela . Zer da zaldi urdina ?
Edurne : Antzezlan bat da , koprodukzioan Axut ! Artedrama eta Dejabu-Panpin Laborategia hiru konpaƱiek sortutako antzerkiko obra bat . Zorkuntza berria den obra da , denon artean zerotik sortu duguna . Oholtza gainean zortzi aktore gaude baina zortzaileen taldea askoz
handiagoa da . Bi zuzendari izan ditugu , Ibon eta Ainara . Bertsolari diren bi idazlerekin elkar lanean sortu dugu , Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin . Argiztapena pasada bat da eta iruditzen zait asko kontatzen duela , Josepekin egin dugu . Koreografia handi bat dela esan daiteke , Philipekin egin dugu .
E . Z .: Antzezlana aldatuz joateak konplikazio puntua emango zion ?
Edurne : - Lehenengo ideia plazaratu ziguten eta mahai gainean jarri genuen . Geroztik aldatu dira pertsonaiak , batzuk ez daude jada eta berriak sortu dira . Ez geneukan hasierako gidoirik , lehenengo eta bigarren eszenetatik tiraka hasi ginen , horien gainean lan egin , inprobisaketen bitartez material gehiago ateratzen joan ginen . Material hori guztia , egoera berriak eta pertsonai berriak idazleek hartu , antolatu eta forma eman zioten hilabetete pare batez eta guk ezagutzen ez genuen testu berri hori ekarri arte . Hor zen trama edo istorioa baina horren gainean oraindik ere inprobisazioek tokia daukate . Garrantzitsua da , prozesuan , bidea egiten dugun bitartean askatasun hori izatea , gauza berriak exploratu eta azken batean , gure helburua zelako kontatu ez dugun istorio bat kontatu ez dugun moduan kontatzea . Dena dela , norabidea markatzen hor dago zuzendaritza taldea .
Edurnerena ere den Zaldi Urdina Oiongo Zinean ikusteko irrikitan gaude .