Berberana 279 Noviembre 2020 | Page 24

24 | berberana | noviembre de 2020 MEDIO AMBIENTE

Xapoketan , Arabako Errioxako espezie babestuen karta jokoa

Mendilerro babestuan bizi diren animalia espezie batzuk ezagutzeko aukera didaktiko paregabea
Iazko urrian Argiak Xapoketan karta-jokoa argitaratu zuen eta Euskal Herriko zazpi naturgune eta bertako espezie babestuak nabarmendu zituen , horien artean Arabako Errioxan dugun mendilerro babestua .
Duela urtebete Iñaki Sanz- Azkue herpetologoa Arabako Errioxako Kuadrillako ingurumen teknikariarekin harremanetan jarri zen esku artean zuten proiektua azaltzeko . Euskal Herriko zazpi naturgune babestu aukeratu behar zituen eta bakoitzean bizi ziren sei animalia espezie .
Arabako Hegoaldeko Mendilerroak Kontserbazio Bereziko Eremua horietako bat izan zen , duen garrantzi ekologikoagatik , baita Arabako bi eskualde uztartzen dituelako ere : Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa . Aukeratutako espezieak bisoi europarra , zuhaitzigel iberiarra , gardatxoa , erletxoria , ibai-kabuxa eta orratzontzi mediterraneoa izan ziren .
Karta jokoaren egile taldea Iñaki Sanz-Azkuek , hezkuntza eta alderdi
zientifikoaren arduradunak , Lore Erriondok , alderdi pedagogikoaren arduradunak eta Eñaut Aiartzaguenak , ilustratzaileak osatu zuten . Argiak argitaratu zuen eta laguntzaile bezala , Aranzadi Zientzia Elkartea , Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza izan zituen .
Arabako Errioxako eremuaz gain jokoak Euskal Herriko beste sei lurraldeetan topatuko ditugun naturguneak identifikatzeko aukera ematen du : Urdaibai Biosfera Erreserba ( Bizkaia ), Aizkorri-Aratz ( Gipuzkoa ), Euskal itsasbazterra ( Lapurdi ), Iratiko Oihana ( Nafarroa Behera ), Ühaitzandi ibarra ( Zuberoa ) eta Bardeak ( Nafarroa ).
Adin guztientzako jolasa da eta 42 karta txiki eta 6 handi biltzen ditu . Karta txiki bakoitzean , animalia espezie bat agertzen da eta goiko aldean ekosistemaren irudia eta animalia taldea daude . Behealdean espeziaren izena agertzen da 2 modutan idatzia : euskaraz eta izen zientifikoan .
42 karta txikiak 7 ekosistematan daude antolatuta : Itsasoa eta itsas-
“ Porque sólo podemos amar lo que conocemos y cuidar lo que amamos ”.
“ Ezagutzen duguna bakarrik maita dezakegulako eta maitatzen duguna , zaindu dezakegulako ”.
labarra , basoa , landa eremua , basamortua , sastrakadi mediterraneoa , hareatza eta padura , eta goi larreak . Bizitoki bakoitzean sei karta daude : ugaztun bat , anfibio bat , narrasti bat , arrain bat , hegazti bat eta ornogabe bat .
Jolasteko modu ugari daude eta partaideek arautu nahi dituztenak adina , baina egileek bost aukera proposatzen dituzte : familia jolasa , puzzlea , ezkutaketa , memoria eta azkartasun jolasak .
Familia jolasaren helburua ekosistema bakoitzeko espezie guztiak bildu eta familia osatzea da . Puzzlearen kasuan , bakarka gaudela , ekosistemaren puzzlea osa daiteke . Azkartasun jokoari Xapo ! deitu diote egileek eta jokalari batek karta handi batean agertzen diren animalietako bat eskutan izanez gero “ xapo !” esan behar du eta azkarrenak bere eskutatik animalia hori
kenduko du . Horrela , karta txikirik gabe gelditu arte .
Ezkutaketa jolaserako , ilustratzaileak karta txiki batzuetan , beste animalia batzuen arrasto batzuk marraztu ditu eta jokalariak aurkitu beharko ditu : erbiaren belarriak , eskinosoaren luma , olagarroaren garroa , mokozabalaren oinatzak , eskailera sugearen azala , muturluze piriniotarraren muturra , hartz arrearen oinatza , itsas trikuaren arantzak , zainbeltzaren krisalida eta ipurtargiaren argia . Memoria jolaserako , banatutako kartetan agertzen diren animaliak memorizatu eta ostean oroitu beharko dira .
Jokoaren kutxan agertzen den esaldiak ongi azaltzen du xedea : ezagutzen duguna bakarrik maita dezakegulako eta maite duguna , zaindu dezakegulako . 15 euroren truke azoka . argia . eus orrialdean eros daiteke .

Kuadrilla eta Arabako Errioxako Udalak ,

BETI ZURE ZERBITZURA

La Cuadrilla y los Ayuntamientos de Rioja Alavesa ,

SIEMPRE A TU SERVICIO