Berberana 279 Noviembre 2020 | Page 20

20 | berberana | noviembre de 2020 EUSKARAREN ORRIA
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko * hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da , gizartearen gune guztietara zabaldua eta , denborari dagokionez , mugatua .
Beste era batera esanda , Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da . Helduen aktibazioa du oinarri , eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da .
2018an egin zen lehen aldiz ariketa , Euskaraldia : 11 egun euskaraz ; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak .
2020an burutuko den Euskaraldiaren bigarren edizioan , 15 egun izango dituzte , 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra , hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa burutuko dute Euskal Herri osoko ahobizi eta belarriprest-ek .
Ahobizi : Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro . Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak , beti , euskaraz egiten ditut ; euskaraz ulertzen badute , euskaraz jarraitzen dut . Batzuetan zaila izan arren , elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean .
Belarriprest : Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin . Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin , baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut ; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan .