KUADRILLA octubre de 2020 | berberana | 5
2019ko Mahats-Bilketaren Festako Ardoen Lehiaketa irabazi zuten ardoen jaia Villa Lucian ospatu zen
Itziar Galparsoro Lavín Santamaria familiak lortu zuen , azkenean ! Arabako Errioxako Guardiako Kuadrillak mahats-bilketaren festarekin batera urtero antolatzen duen lehiaketako ardo irabazleak protagonista dituen jaia ospatzea . Joan den udaberrian bi alditan saiatu ziren , baina pandemiak eragotzita , jaia . Bertan behera utzi behar izan zuten . Azkenean pasa den irailaren 5ean ospatu zen ardogintza eta gastronomía lotzen dituen ihardunaldia . Jarduera ugari jasotzen zituen eguneko egitarauak , baina guztien artean , XXVI . Ardo Lehiaketa irabazi zuten hogeita bost ardoen dastaketa azpimarratuko genuke . Mikel Garaizabalen zuzendaritzapean , ardogile bakoitzak bere ardoa aurkeztu zuen eta bakoitzaren ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten partehartzaileek .