Berberana 276 Julio 2020 | Page 24

20 | berberana | julio de 2020 EUSKARAREN ORRIA Covid-19 dela eta, denok etxean geratu behar ginela ikusita, gure Guardia- Arabako Errioxako Kuadrillan antolatu Kexatu Ezinik (I) Iholdi ziren ekimen sortzaileetako bat izan zen Idazlan laburreko lehiaketa. Euskaraz jaso genuen hoberena aurkezten dizuegu Urkiza Euskararen Orri honetan. Toki mugengatik iraileko alean irakurri ahal izango duzue kontakizunaren bukaera. Aste bat daramagu etxean sartuta jada, eta zaila da egiten duen eguraldiarekin kalera atera ezin izatea momentutxo bat ere ez. Oso gogorra egiten zait atera ezin izatea kontuan edukita beti kalean nagoen pertsona bat naizela. Egun osoa bueltaka ematen dut etxean zer egin jakin gabe eta horrelako batean nire izebarekin telefonoz ari nintzela kezka istorio bat kontatu zidan. Istorioak horrela zioen: Hiru urte pasa ondoren hemen naiz azkenean, hegazkinean, lehen aldia da horrelako txori hegalari zuri handi batean igotzen naizena, nahiz eta milaka kilometro egin azken urte hauetan. Oraingo honetan Ingalaterrarako bidean noa, nire osabak, nire neba, ama eta hirurok bertara joateko sarrerak lortu dituelako, lasai, ondo, gudarik gabe bizitzeko. Jada ez ditugu guardiak egin beharko gure kanpin denda zaintzeko, ez dugu gauean beldurrik izan beharko, bakoitzak bere gela edukiko dugu eta nahi dugun ur eta janari guztia izango dugu azkenean. Bi urte pasa ditugu errefuxiatu zelai batean, urik gabe, janaririk gabe, aita eta neba nagusia galduta bidean, egunero jendearekin borrokan arropa, ur eta janari apur bat lortzeko, eskolarik gabe, bertatik mugitu ahal izan gabe, gure herrialdera itzuli gabe eta hau zergatik galdetuko duzu, ba gerra ziztrin batengatik, diruagatik. Ni Lina naiz eta Siriako gerra zibila bizi izan nuen orain dela hirurogei eta hamabost urte baina oso ondo gogoratzen dut dena eta zerbait ahaztuta baldin badaukat nire marrazkien kuadernoa begiratzen dut, oso ondo marrazten nuen eta bertan gertatzen zen guztia islatzen nuen marrzakietan, nire sentimenduak eta egondako lekuak edo eta egoerak. Guztia hasi zenean 12 urte nituenean, ume bat nintzen eta oso gogorra izan zen. Gaur egun ez nago mundu honetan, baina nagusia egindakoan Ingalaterran zuzenbide ikasketak hasi eta bukatu nituen eta urte askoz ibili nintzen nire herrialdea defendatzen, kendutakoa buletatzera behartzen eta emakumea nintzela kontuan izanda, askoz ere zailagoa egin zitzaidan zoritxarrez, baina maite nuenagatik borrokatu nuen. Alaba bat izan nuen eta bera da gaur egun, nire istorioa munduan zehar zabaltzen ari dena berak idatzitako liburu batekin, kontatutako historia eta utzitako nire marrazki kuadernoarekin. Bere helburua gerrak sufritu ditugun sentimenduak eta egoerak zabaltzea da, inoiz berriro hau ez gertatzeko, inoren erruarengaitik horrelako egoerak bizi behar ez izateko eta maite dutenarengatik borrokatzeko. Siriako Gerra Zibila 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen, gu lasai bizi ginen gure etxe handian, denetik geneukan: telebista, bakoitzarentzako gela bat, lau pertsonarentzako bi komun eta gainera nire lagunen artean jostailu politenak nituen. Egunero egunero eskolara joaten nintzen nire lagunekin eta neba txikiarekin, hiru urtekoa. Lagun guztiak oso jatorrak ziren Ghada ezik. Bera beti zebilen guri zirikatzen, batez ere niri eta ez zigun usten berarengana hurbiltzen gu ez ginela nahiko onak eta perfektuak bere lagunak izateko esaten zuelako, baina guri berdin zitzaigun, azkenean bere jarrerarengatik bakarrik gelditzen zen jolas orduetan. Berataz paso egiten genuelako eta ni bitartean bera baino jatorragoa nintzenez lagun asko nituen eta askotan haien etxera joaten nintzen jolastera edo afaltzera eta haiek ere nire etxera etortzen ziren. Gure eskola nahiko handia zen, hamabost gela zituen guztira, maila bakoitzarentzako bat, gure mailan ezik, hainbeste ginenez bi gela geneuzkan. Hiriko eskola onenetarikoa zen horregatik gimnasio izugarri handia geneukan koltxoneta handi batekin, jantoki bat ere bazeukan janari oso gozoarekin, sukaldariak oso jatorrak ziren eta gustatzen zitzaizkidan plateretatik kantitate handiagoak ematen zizkidaten, baina gustatzen ez zitzaizkidanak ere jatera behartzen ninduten. Baina eskolatik gehien gustatzen zitzaidan gela plastikakoa zen, ez nintzen ona beste ikasgaietan, baina plastikan oso ona nintzen, batez ere marrazten, egunero egunero ikasi beharrean marraztu egiten nituen gertatzen zitzaizkidan gauzak, gustatzen zitzaizkidanak, sentimenduak... Hau guztia marrazteko kuadernotxo bat erabiltzen nuen, hori zen nire altxorrik preziatuena: nire amonak oparitutako kuadernoa, bertan nituen bost urte nituenetik egindako marrazki gustukoenak. Gela horrek milaka gauza zituen: margoak, tenperak errtulkiak, pintzelak, errotulkizko arbela bat... Izugarri handia zen. Gainera irakaslea primerakoa zen, Ingalaterrakoa zen eta siriera ikasten ari zen, oso jatorra zen eta primeran marrazten zuen, beti Ingalaterra nolakoa zen galdetzen genion eta bera jaiotako herriaren marrazkiak egiten zituen. Klase horietan pilo bat ikasten genuen. Egun batean gure hiri gainetik oso hurbil hegazkin batzuk pasa ziren eta hiriko eskola eta ospitalea suntsitu zituzten. Momentu hartan ni kalean nengoen, eskolatik bueltan nire neba txikiarekin eta bi gauza handi gugandik hurbil pasatzen ikusi genituen, pilo bat gustatuko litzaidake noizbait horrelako batean igo eta munduan zehar bidaiatzea nire marrazkiak erakusten eta gehiago egiten, nire plastikako irakasleak dio bere herrialdera joaten den bakoitzean horrelako bat hartu behar duela. Ez genekien zer ziren oso arraroak zirelako, ez ziren irakasleak marraztutako hegan egiten duten gauza handiak bezala, bestelakoak ziren. Bi gauza horiek pasa ostean segundu batzuetara zarata izugarria entzun genuen eta korrika joan ginen etxerako bidean, ikaratuta, jende guztia oihuka edozein norabidetan, oso arriskutsua zen, inork ez zekien zer gertatzen ari zen. Nire neba lurrera jauzi eta pertsona batzuek zapaldu egin zuten. Bidean anbulantziak ikusi genituen, beharbada ama horrelako baten batean zebilen lanean. Etxera iristerakoan gure neba nagusia aitarekin ikusi genuen etxean zegoen diru guztiaren bila negarrez, ez genekien zertan ari ziren baina ez geneukan batere susmo onik. Afaltzeko ordua heltzerakoan amari galdetu nion zer demontre gertatu zen eta ez zidan ezer erantzun gainera oso nekatuta zegoela esan zuen, egun hartan lan asko eduki zuelako. Gurasoek pentsatu arren umeak ez garela ezertaz enteratzen, pentsatzen dutena baino gehiago dakigu, gauero aita negarrez entzuten genuelako. Asteak pasatzen hasi ziren eta askotan hegazkinak etortzen ziren gure hiria suntsitzera, telebistan hildako asko agertzen ziren, odol asko, hiri guztia suntsituta. Jada bi aste neraman etxetik atera gabe nire neba txikiarekin. Aitak, amak eta neba nagusiak egun osoa kalean ematen zuten ez genekien zertan. Gau batean aita heldu orduko berak ekarritako poltsa batzuk betetzeko agindu zigun, gauza baliotsuenak eta arropa lodiena sartu behar genuen eta ahal genuena gainean eraman nahiz eta bero handia izan, gau hartan bertan atera behar ginen, beraz oso azkar prestatu behar genuen dena, bidaia bat geneukala esan zigun opor moduko batzuk, urrutira. Nik ez nuen sinisten, oso urduri zegoelako eta oso arraroa zelako hilabete normal batean bi asteko oporrak ematea eskolan eta etxetik atera gabe egotea opor horietan zehar. Azkenean amorratuta oihuka hasi nintzen nora gindoazen galdezka eta gertatzen zena kontatu zidaten ipuin bat balitz bezala. Nola kanpotar batzuek gure herrialdea konkistatu nahi zuten bertan geneuzkan aberastasunengatik. Negar batean hasi nintzen dena ulertzen hasi nintzelako, kanpotar horiek gure herrialdea hutsik nahi zuten beraiek nahi zutena errazago lortzeko eta horregatik ihes egin behar genuen eta bi aste generaman eskolara joan gabe haiek suntsitutako gauza batgure eskola izan zelako. Nik poltsan behar nuen guzita sartu nuen eta txaketa barruko poltsikoan nire kuadernotxoa sartu nuen plastikozko poltsa baten barruan. Goizeko laurak ziren eta etxetik atera ginen logure handiarekin. Autobus bidaia oso luzea egin genuen sei ordukoa gutxienez. Heldutakoan azaldu ziguten mendebalderantz ibili behar ginela marka laranja batzuei jarraika, eta aurrera egin izan behar genuen oinez poltsa oso gainean, ez genekien zenbat ibili behar ginen ez nik, ez oinez gindoazen berrogeietatik inork eta gainera hotz handia egiten zuen. Egunak pasatzen ziren eta oinez jarraitzen genuen, lurrean lo egiten, dutxarik gabe, komunik gabe, urik gabe eta janaririk gabe, poltsak bidean lapurtuta... Azkenean hondartza batera heldu ginen, bertan jende asko zegoen, hogeita hamar baino gehiago eta plastikozko txalupa ertain bat uretan, udan hondartzara eramaten ditugunak bezalakoak. Heldutakoan nire aitak bertan zeuden gizon batzuei, itxura oso txarrkoak, pilo bat diru eman zien poltsa batzuen barruan eta txalupan igotzen utzi ziguten, txalupa nahiko txikia zen gindoazen guztientzat eta gainera asko mugitzn zen. Ez nuen imajinatzen holako batean joan nahi zutela beste herrialde batera.Baina hala zen, guda hasita zegoen eta bizirik irauteko horrelako gauzak egin beharko genituen. (Jarraituko du)