20 | berberana | junio de 2018 EUSKARAREN ORRIA
Euskal Kultur Asteburua Oionen ospatu zen
Maiatzaren 18 eta 20an Euskal Kultur
Asteburua ospatu zen. Urterik urte topalekua
aldatu egiten da eta aurten Oionen
bildu ziren inguruko euskaltzaleak.
Ostiralean Arabako Errioxako 8 ikastetxeetako
ikasleak izan ziren protagonista.
Herriko kaleetan barrena kalejira
egin zuten, ostean data berezi honetarako
prestatutako koreografia dantzatu
zuten denek elkarrekin. Endika Zinkunegik
“Erronka” proiektuaren barnean
gune bat antolatu zuen eta hamaiketako
osasungarria ere egon zen. Arratsaldean
batukadak girotutako poteoa egin zen eta
eguna erritmoz bukatzeko DJa egon zen
Garai tabernan.
Iganderako “familien eguna” zuten
prestatua, guztiontzako eskaintza zabalarekin:
pilota txapelketa goizean, eguerdian
Arabako Errioxako bertsolari gazteek
girotu zuten plaza eta bazkal aurretik
ardo dastaketa eta trikipoteoa egon ziren.
Giro paregabea 2018ko Euskal Kultur
Asteburuan!!
Los blogs
de tu radio (radioriojaalavesa)
y tu revista (berberana)
ahora están en
nuestra web:
riojaalavesa.eus
arabakoerrioxa.eus
Los sonidos e imágenes
de Rioja Alavesa, ahora,
en una misma dirección.