Berberana 252 Mayo 2018 LR | Page 20

20 | berberana | mayo de 2018 EUSKARAREN ORRIA Euskaraldia: 11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz! Euskaraldia: 11 días en euskera Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu Euskaraldian eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatu. Euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea. Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egingo dugu. Horretarako euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu nahi ditugu ekimen honekin. Nola egingo dugu? 11 egunez ondoko bi roletako bat hartuta: AHOBIZI: “Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet”. BELARRIPREST: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut”. Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan parte hartuko du: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka . Nork har dezake parte? 16 urtetik gorako herritarrek. • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da. • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da. Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu! Bitartean, zer egin dezakegu? Gure herri, enpresa edo entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakegu. Gure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok lagun dezakegu. Animatu eta parte hartu Euskaraldian! ¿Qué pasaría si durante 11 días intentamos cambiar nuestros hábitos lingüísticos y probamos a relacionarnos en euskera? • Queremos transformar las inercias lingüísticas en las que caemos en nuestro día a día y probar que es posible comunicarnos en euskera en más situaciones de las que imaginamos. • Buscamos propiciar nuevos contextos y situaciones que sean agradables y ofrezcan una mayor protección a la hora de comunicarnos en euskera. Belarriprest: “Háblame en euskera, que yo te entiendo. Independientemente de que te conteste en euskera o en castellano, quiero que me hables en euskera”. La idea es generar un entorno cómodo donde poder realizar el cambio de una manera colectiva, apoyándonos mutuamente para que durante esos 11 días todo el mundo pueda sentirse a gusto. Además las personas que ni sean vascoparlantes ni entiendan el idioma, a pesar de no participar de forma activa, también tienen que encontrar su lugar en este escenario. Guía Gastronómica