Gutako batzuk hainbat urte daramatzagu
irakaskuntzan,
gehienok
betidanik
Lanbide Heziketako esparruan aritu izan
baikara. Gutxi batzuentzat, ordea, Lanbide
Heziketa esparru arrotza izan da, harik eta
ikasturte honetan klaseak ematera etorri
diren arte.
Hala ere, oso ezagunak dituzte ikasleek
gero zer egin erabaki behar dutenean
azaltzen
direneko
tentsio-egoerak.
Batzuek nahiko argi dutela dirudi, beste
askok ostera… “Zer ikasiko dut?... Egia esan
ez dut ezer argi, ez zait ezer gustatzen… Ez
dakit gustuko dudan, baina…”
Armeria Eskola eta Lanbide Heziketa
aukera izan daiteke.
Izan ere, ia %80k titulazioa lortzen du eta
laneratze-tasa %94-koa da. Era berean,
enpresetan praktikak egiteko aukera ere
nabarmen hazi da, esaterako aurten 175
enpresek eskatu dituzte praktiketarako
ikasleak, baina 120 ikasle izan ditugu
laneratzeko moduan eskaintzeko, eta,
ondorioz, ikasleek praktikak non egin
aukeratzeko beta izan dute.
Are gehiago, Eskolak badu beste abantaila
bat, Ikasle Ohien Elkarteak 46 enpresa
bazkide ditu eta lan-poltsa ere bai; horren
bitartez urtero 250 lan-eskaintza kudeat-
zen dira.
Hortaz, hezitzaile garen heinean, oso
garrantzitsua da, ikasleei aukerak ematea
eta hori da Lanbide Heziketaren funtsa:
bakoitzak bere interesei egokitutako
bidea egiteko aukerak eskaintzea, ondo
errotuta dauden “betiko” irteeren osagarri
izatea, hain zuzen ere.
Horrez gain, genero estereotipoekin
apurtzea ere bada Armeria Eskolaren
ildoetako bat eta emakume gehiagoren
presentzia
bultzatzea.
Foto-matoian
elkarrizketatutako Sonia Vazquez Ruak
dioen legez: “estereotipoek askatasuna
lapurtzen digute, denok gara pertsonak
eta sexu bateko edo bestekoak jaiotzeaga-
tik, batzuek ez lukete izan beharko
aukera-sorta mugatuagoa.”
Beraz, egun, ez dago aitzakiarik Lanbide
Heziketaren bideari ez ekiteko, lehen
zeuden mugak eta zailtasunak gutxitu
baitira. Adibidez, erdi mailatik goi mailara
igaro daiteke zuzenean eta goi mailatik
espezializazio edo gradu-ondoetara ere,
Metrologiako espezializazioa eginaz,
besteak beste, edota unibertsitatera salto
egiteko aukera ere badago nahi izanez
gero. Eskaintzen den prestakuntza
metodologia berrietan oinarrituta dago
hainbat ziklotan. Metodologia berritzaile
hau, gaitasun tekniko eta giza gaitasunen
garapenean sustraitzen da, lan-mundura
egokitutako konpetentzia eta jarrerak
izanik, enpresekin kontrastatu ostekoak.
Bestetik, nazioarteko proiektuek ere
aukera paregabea eskaintzen dute forma-
zioa atzerrian osatu eta Europako Lanbide
Heziketako eskola anitzekin elkarlanean
aritzeko.
Horrenbestez, norberak bere bidea
aukeratzeko orduan, gure ustez, egokiena
bere zaletasunak kontuan izatea da, eta
hori argi izan ezean nork topatu ditzala
bere gaitasun pertsonal ezkutukoak
Armeria Eskolan bizitako bidaian edo
esperientzian.
Argi dagoena da: gure ekosistemaren
oinarri eta zerbitzu garrantzitsuena
hezkuntza dela, eta Armeria Eskola
horretara bideratuta egoteaz gain, horri
begira dagoela. Uneoroko aldaketak
geureganatuz eta gizarteari berrikuntza-
ren fruituak eskaintzeko asmoz, zer esanik
ez, bailara honetako industria eta historia
ezagututa. Beraz, hori dena esanda, denon
inplikazioz, pasioz eta gogoz, bide onean
goaz, nahi duenak badaki… bide horretan
elkartuko gara.
NAHI BADUZUE ZUEN IZATE SORTZAILE
HORI BULTZA
ETA KALITATEZKO ZEIN GAURKOTUTAKO
LANBIDE HEZKUNTZA
HEMEN DUZUE GURE ILUSIOA ETA
LAGUNTZA.
Lander San Martin
ikasketa burua
05