ARMERIXIA armerixiaNº2 | Page 24

Nazioartekotzea ERASMUS David Aranda (23) Elgoibar | S.T.I. Zergatik erabaki zenuen Armeria Eskolan ikastea? S.T.I. zikloa bertan zegoelako. Zer da Eskolatik gehien gustatzen zaizuna? Bertako azpiegiturak eta baliabideen kudeaketa. Kamerek eta errealizazioa ikasteko aukerak atentzioa eman didate. Horrez gain, badaude lehengo gauza vintage batzuk ere, bitxia, oso. Zergatik erabaki zenuen Erasmus programan parte hartzea? Nire ingeles maila hobetu nahi nuen. Ironikoa badirudi ere, bertako hizkuntza alemana baita. Baina euren ingeles maila oso ona da. Hortaz, alemanez ikasi dut ingelesaren bidez. Zerk harritu zaitu gehien Vienan? Gehien zer gustatu zaizu? Eta gutxien? Hiri zoragarria da, oso polita. Etxe zaharrak oso egoki daude zaharberrituta, izugarria da. Nire lekurik gustukoena: San Esteban katedrala da. Ez dago ezer gustatu ez zaidana, benetan. 24 Zein konpetentzia garatu dituzu Erasmus programan? Teknikoak eta giza konpeten- tziak. Esan zidaten Erasmusean jendea asko aldatzen dela onerako. Gustatuko litzaidake pentsatzea orain arduratsua- goa naizela. ;) Non ikusten duzu zure burua etorkizu- nean? Asistentzia teknikoan lan egitea gustatuko litzaidake, telekomunikazio esparruan edota sare informatikoetan. Gomendatuko al zenuke Erasmus programa egitea? Noski. Errutinatik irteteko ezinbestekoa da. Azkenaldian, inork ez du nahi bere egunerokotasunetik ihes egin, konfort gunetik. Ulertu nezake. Egia esan, Erasmus programa loteria antzeko bat izan daiteke: atzerriko hizkuntza batek kikildu zaitzake eta barregarri geratzeko beldurra ere hor dago, noski. Hori da ordaindu beharreko bidesaria, dudarik gabe, baina ikasten duzun guztiarekin eta bereganatzen dituzun balioekin alderatuz gero, merezi du! Hortaz, animatu zaitezte.