igo dela egiaztatu du. Bestalde, joan den
urteko maiatzean hainbat sektoreetako
bazkideekin bildu ostean, AIC-k profil
horretako langileak aurkitzeko zailtasu-
nak zuela zioen, era berean, nabarmen-
du zuten kasuren batean urtebete baino
gehiago behar izan zutela norbait
aurkitzeko. Horren ondorioz, jarri zen
martxan ekimen hau. Enpresei ondasu-
nak sortzen laguntzeko asmoa izanik,
metrologia arloan dagoen talentu eza
konponduaz. Horrez gain, enpresak
euren
beharretara
egokitutako
langileak izateko aukera izango lukete
eta ikasleek balio handiko ikasketak
jasotzeko parada.
2000 ordu egingo dituzte, formazioa
Eskolan eta praktikak lantokian
uztartuz. Azken finean, Metrologian
adituak diren Goi-mailako teknikariak
izango dira, lan mundua bertatik bertara
ezagutuko dutenak.
Aurki izango dugu metrologo berri
horien berri!
Hamahiru dira graduondoko honetan
parte hartu duten ikasleak, Armeria
Eskola eta Gernikako Barruatialde
Eskolakoak, eta euren praktikak
Arratiako Bailaratik Zestoarainoko
enpresetan egingo dituzte: aeronautika,
makina-erreminta edota fabrikazio
mekanikoaren alorretan, hain zuzen ere.
11