Aiaraldea /// 2015eko azaroaren 5a /// 40. ZENBAKIA
8
_erreportajea
Kalamua Aiaraldean: Landarearen
atzean ezkutatzen den basoa
Udazkenean izan ohi da
marihuanaren uzta. Gaiaren
inguruko informazio zehatzik
ez dagoen arren, zer esan
nabarmena du droga horrek
eskualdean. Aiaraldean
kontsumitzen den marihuana
gehiena eskualdean ekoizten dela
diote hainbat iturrik, eta landaketa
gehienak “eskala txikikoak” diren
arren, badaudela baita atzerrira
esportatzen dutenak ere.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado
Iragan irailean 83 landarez osatutako kalamu(1) landaketa bat topatu zuen Laudioko Ertzain-etxeko patruila batek Olabezarren. Ez
da kasualitatea halako zerbait udazken partean gertatzea: orain baita
marihuanaren uzta eta, Aiaraldea
Egunkariak kontsultatutako iturrien arabera, eskualdean bertan
ekoizten baita Aiaraldean kontsumitzen den kalamuaren gehiengoa.
Landare horren atzean ekonomia
murgilduzko baso handi bat dago.
Iturri horien arabera, baina, txikiak izan ohi dira eskualdeko marihuana landaketa gehienak, norberaren edo lagunen kontsumora bideratuak. “Kalitatezko marihuana
normalean ezin da kantitate handitan ekoiztu, lan asko dakarrelako
eta azpiegituretan inbertsio handia
egin behar delako”, azaldu du Bilboko Itsuk Grow Shop-ean (kalamua
landatzeko behar den tresneria saltzen duen denda mota) lan egiten
duen aiaraldear batek.
Hala ere, ematen da marihuanaren salerosketa, baina “eskala txikian” izan ohi da. Hau da, ekoizlea
bera arduratzen da saltzeaz. Dena
dela, badaude beste eskualde edota herrialde batzuetara esportatzeko ekoizten dutenak ere, kontsultatutako iturri batzuek iradokitakoaren arabera.
Haxixetik marihuanara
Itsuk Grow-eko kideak 15 urte
baino gehiago daramatza Grow
Shop-en munduan sarturik. Bere hitzetan, egoera asko aldatu da duela
hamabost urtetik hona. “Denda ireki
genuenean jendeak Marokotik eka-
Aiaraldean
kontsumitzen
den kalamu
gehiena
eskualdean
ekoitzitakoa da
Kalamu
salerosketa
gehienak
“eskala
txikikoa” izaten
dira. Hau da,
ekoizlea bera
arduratzen
da ingurukoei
saltzeaz
rritako haxixa (marihuanaren hostoekin eta erretxinarekin osatutako
pasta) erretzen zuen gehienbat. Baina haxix horren purutasuna askotan ez zen % 10era ere iristen, oso
garestia zen eta dirua mafien poltsikoetara joaten zen zuzenean”.
Orduan hasi zen Grow Shop-en
fenomenoa. “Jendeak bere kasa
landatzen ikasi zuen, eta baita belar ona eta txarra bereizten ere”.
Hori dela eta “txokolatea” (haxixa) kaleetatik “desagertu” egin
dela ziurtatu du Itsuk Grow-eko kideak. “Duela 15 urte 50 pertsona
egon zitezkeen Amurrio bezalako
herri batean haxixa saltzen. Gaur
egun ez dira bostera iritsiko”. Hori
bai, orain Marokotik datorren ‘txokolatea’ “kalitate handiagokoa” da,
“lehiakortasuna handitu egin delako marihuanarekin”.
Ai Laket! elkarteak bat egiten du
baieztapen horrekin. Arrisku murrizketaren aldeko droga erabiltzaileen elkarte horrek drogen testak
egin izan ditu Aiaraldeko zenbait
jaietan. “Kalitate handiko haxix laginak topatu izan ditugu”, ziurtatu
du taldeko kidea den Ainhoa Maillok, eta gaineratu du aztertu duten kalamuak normalean ez duela
gehigarririk, kasu batzuetan brotytis-a detektatu duten arren (hainbat landareri eragiten dien onddoa).
Erabilera ludiko eta medizinala
Itsuk Grow-eko kideak marihuanaren bi erabilera mota definitu
ditu: erabilera ludikoa eta erabilera
medizinala. Grow-Shopetara gerturatzen diren pertsonen gehiengoak erabilera ludikoa bilatzen duen
Lehen haxixa
kontsumitzen
zen nagusiki;
orain, baina,
kalamuak
hartu dio
lekukoa
3-5 euro
bitartekoa da
marihuana
gramo baten
batezbesteko
prezioa
arren, aiaraldearrak azpimarratu
du bi erabileren arteko muga “lausoa(2)” dela, “modu ludikoan kontsumitzen dutenetako askok efektu medizinal bat bilatzen dute, horren jakitun izan gabe”.
Orain, merkeen
Zaila da kalamu gramo baten
prezioa zehaztea, kalitatearen eta
kantitatearen araberakoa izan ohi
delako. Dena den, Aiaraldean 3 eta
5 euro ingurukoa da batez besteko
prezioa. Merkea, hirietako edo Europako beste herrialde batzuetako
(Holanda barne) prezioekin alderatuz gero.
Sasoiak ere eragina dauka prezioan. Orain topatu daiteke merkeen, uzta orain delako eta eskaintza handia dagoelako. Urteak aurrera egin ahala, baina, gora egingo dute prezioek, datorren urteko
udazkenean berriz jaisteko.
“Ez edonolako legalizazioa”
Marihuanaren “legalizazio osoa”
aldarrikatzen dute Grow Shopetatik. Baina ez edonolako legalizazioa.
“Nahi duguna da auto-ekoizle txikiek euren produkzioak mantendu
ahal izatea. Ez lauzpabost enpresa
egotea munduko marihuana guztia kontrolatzen, gaur egun tabakoarekin gertatzen den bezala. Horrelako legalizazio bat are debeku
handiagoa izango litzateke, ez genuke nahiko”.
Hiztegi lagungarria
Kalamua(1), marihuana / Lausoa(2), nahasia